Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Uztaila 02 Berrogei urte
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Berrogei urte

Akabo! Ezin esan jada hogeitaka urte ditudala. Zer egingo diogu bada! Beti esan izan dudan moduan, alternatibak are gutxiago asetzen nau: hau da, urteak ez betetzea.

Bueltak ematen egon naiz gaur arratsaldean. Zer nuen buruan hamar urte bete nituenean? 1978ko uztaila. Frantziako Tourra  hasita zegoen jada eta Bernard Hinault izan zen irabazle betiko bigarrenaren aurretik, Joop Zoetemelk. Argentinako futbol mundiala bukatuta, Kempes eta enparauek osaturiko futbolari koadrilak irabazi zuen txapelketa Videla diktadorearen aurrean. Lekunberri baserrian egongo nintzen, udako bakazioak pasatzeko asmoz.

Eta hogei urte egin nituen egunean? 1988ko uztailaren 2an Juan Pablo II.ak eskumikatu zuen Lefebvre artzapezpikua. Zuzenbidea estudiatzen ari nintzen jada, bigarren urtea amaitu nuen eta Irungo Montero hiltegian hirugarren udaldia lanean betetzeko prest nengokeen, jakin gabe hura izango zela azkena eta, gainera, bruzelosia harrapatuko nuela finikito gisa.

Eta hogeita hamar urte bete nituenean? Euskara Patronatuan ari nintzen lanean eta Sorkunekin bizi nintzen jada, Donostian. Uda hartan egun politikaz bezain gogaituta nengoela dut gogoan. Oporretan egon ginen Katalunia aldean. Oraindik Internet zer zen ez nekien, baina eibartarrak posta zerrenda martxan zen jada.

Internet izan da azken hamarkadako deskubrimendua: Irungo zerrenda, eibartarrak zerrenda, patera zerrenda  eta Javier Ortiz handiaren inguruan eginiko lagun guztiak, Javier Vizcaíno eta MQP inguruko blogosfera, Love of 74 eta beste hainbat lagun…

Non egongo naiz/gara eta nola 2018ko uztailaren 2an? Ideiarik ere ez, baina ahal badut blogeatzen egongo naiz, azken lau urte hauetan bezalaxe.

Cuarenta años

Zorionak!

Joxe Aranzabal — 2008/07/02 06:56
Ibilbide polita, Mikel, hor marraztu duzuna. Tipo interesgarria. 2018an ez dakit non egongo zaren, baina seguru nago lagun piloa izango duzula. Zorionak, eta ondo pasatu hurrengo hamar urteak!

Zorionak

Jozulin — 2008/07/02 08:12
Hogeitaka ez duzu jada edukiko, baina euskaraz abantaila dugu: 60 bete arte berrogeitapiku eduki ahal dituzu... Zorionak hala ere.

Joop!

Ander — 2008/07/02 09:05
Zorionak eta aupa Zoetemelk!

zorionak!

alajaina! — 2008/07/02 09:48
zorionak txo! inbilbide ederra...nik ez dakit zer egin nuen atzo!:D

Zorionak

Bertoko — 2008/07/02 10:28
Ibilian para barik, dabilen harria zara!

Zorionak

leire — 2008/07/02 10:44
Zorionak, Iturri. berrogei urte barru be blogeatzen jardungo dogu, ezta?
Blogeatzen edo, auskalo zer daguan 2048xan!
musu haundi bat

2018

patxi lurra — 2008/07/02 16:46
2018an Erreala Lehenengo Mailan egongo da, noski (100. urteurrena be lelengo mailan ospatuko dogu), baina presidentea zein izango dan ez dakigu. Mikel Iturria? Txantxa da, ez deutsut marroirik opa. Espero dot, hori bai, eta Jozulinen Hiztegi Bantutik tiraka, zeuk blogkazinoa mantentzea 10 urte barru eta geu hamentxe egotea (blogbotomia egin ez badeuskue, jakina). Disfrutau eguna eta hartu Bloogdy Mary bat neure ordez!

Zorionak

asier — 2008/07/02 22:01
Zorionak! Posta zerrendatik ez bada be, blogetik.

Zorionak

Nahikari — 2008/07/02 22:53
Eta ondigarren geratzen jatzuna egiteko! Zorionak eta urte askotarako!

Eskerrik asko

iturri — 2008/07/02 22:53
Eskerrik asko guztioi: Joxe, Jozulin, Ander, Alajaina!, Bertoko, Leire, Patxi, Asier. Zerbeza bat nire kontura hurrengoan.

Esker mila zuri ere, Nahikari

iturri — 2008/07/02 22:56
Ba horixe. Eskerrik asko. Nire mezua eta zurea nonbaiten gurutzatu baitira.

Nik ere nahi det zerbeza bat!

Patxi — 2008/07/02 23:51
Zorionak Iturri!

Beste zerbeza bat Traperoarentzat

iturri — 2008/07/03 20:08
Non geratuko gara, Patxi? Eskerrik asko zorion mezuagatik.

zorionak!

haritz — 2008/07/07 14:40
Zorionak eta osasuna iturri!

Esker mila

iturri — 2008/07/07 16:03
Esker mila, Haritz.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31