Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Ekaina 24 Proiektu ederra da Stock 13
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Proiektu ederra da Stock 13

Ekainaren 19an KMn musika entzunaldi komentatua egin zuen Anjel Lertxundik.

Duela hamar bat egun egin nuen topo Andurekin Arantzazu aldizkariaren azalean. Irungo kiosko batean izan zen. Ostegunean, berriz, Koldo Mitxelenan egon nintzen entzuten Xabier Erkizia, Oier Etxeberria eta Miren Jaio hirukoteak abiatutako Stock 13 proiektu berriaren barruan.

Stock 13 programaren formula xinplea bezain aberatsa da... hizlariarekin asmatuz gero: hartu kultur munduko norbait eta aukera eman bere biografia musikala jendaurrean kontatzeko. Lehenengo gonbidatua Victoria Echevarria izan zen eta bigarrena Josemari Zabala argazkilaria. Hirugarren gonbidatua Anjel Lertxundi zela jakiterakoan, ez nuen inolako zalantzarik izan eta ekainaren 19an Koldo Mitxelena Kulturunera joatea erabaki nuen.

Aspaldiko partez, eguraldi ona egin zuen eta ez zen jende asko hurbildu, baina proiektu honek bide ederra egingo duelakoan nago. Bereziki, udazken-negu partean izan daiteke aproposa halako hitzaldi sorta bat antolatzea.

Iban Arantzabalek blogean aurreko batean jarritako Zabale plaentxiarrak zioen bezala: "Eske, nik beti esan juat, personia feliz ixateko gauza txikixetan dao felizidadia, e! Ojo, e! Kontu, hori! Gauza haundi-haundixetan nik ondio ez juat felizidaderik ikusi iñori be". Bide batez, horra hor beste proiektu ederra: Ahotsak.

Anjelek esandakotik zenbait ohar hartu nituen (Marcelino, pan y vino filmeko kanta bat, Hamaseigarrenean aidanez filmean Angel Illarramendik musikatu eta Mikel Laboak abestutako beste bat, Erromako egonaldia eta Greziako folklorearen deskubrimendua, Thelonius Monk eta Julio Cortázar, Debussy eta Mallarmé, Escudero maisuak Lizardi musikatu zuela…)  baina hobe itxoitea Stock 13ren emaitza sonoroa webguneren batean entzungai jarri arte.

En castellano

eskerrik asko!

audiolab — 2008/07/02 23:59
aupa iturri!
milesker zure laudoriengatik, gauza "ttikiak" egiten gabiltzanok zinez eskertzen ditugu halakoak... oraingo kasuan bezala hitz ttiki batzuk nahikoak izaten baitira animo haundiak jasotzeko.
ongi izan

http://www.blogak.com/irotzabal

birasuegi — 2008/08/06 08:58
Kaixo iturri, oso proiektu interesgarria hau, eskerrik asko aipatzeagatik, hemendik aurrera jarraipena egingo diot.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31