Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Ekaina 02 Tomtom GPSa euskaraz
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Tomtom GPSa euskaraz

Atzo irratian egon nintzen honetaz hizketan.

Apirilaren 18an egindako grabazioaren ondoren, eibar.org webgunean daude prest edonork jaisteko moduan TomTom GPSa euskaratzeko fitxategiak. Bertako instrukzioak jarraituz gero, di-da izango duzue euskaratua zuen GPSa.

Nik oraindik ezin izan dut probatu, baina probatu duten zenbait lagunek diote ondo dagoela. Uste dut multinazionalari eskatu beharko dizkiogula sei aparatu grabazioan parte hartu dugun guztiok, TomTom bana izan dezagun (eskatzen ez bada, ez dugu ezer lortuko). Iazko urtebetetze-oparia izan nuen nik GPSa, baina beste marka batekoa da.

Atzo egon nintzen honetaz berbetan, Joxe Aranzabal lagunak deituta, Arantxa Kalzadak Euskadi Irratian duen Amarauna saioaren 8. probintzia tartean. Eskerrik asko bioi gutaz oroitzeagatik.

Hona hemen, Joxeren kortesiaz, aipatu tartea entzungai:

boomp3.com

 

En castellano

Zurekin Donostiara...

erral — 2008/06/02 14:08
Ni banabil probatan, adibidez zuk eraman ninduzun larunbat goizean Donostiara !



Zurea ere Supratech?

erral — 2008/06/02 14:18
Zurea ere Supratech etxeko GPSa da?

Michelin

iturri — 2008/06/02 14:38
Kaixo Erral:

Ez, Michelin etxekoa da eta, gainera, arazoak ditut etxeko ordenagailuak berau atzemateko orduan.

Via Michelin

erral — 2008/06/02 16:22
Anaiak ere Vía Michelin-en GPS bat dauka. Hamabost egun barru edo itzuliko da Valenciatik eta saiatuko naiz han TomToma instalatzen. Ondo irteten bada abisatuko dizut.

Aukera egokia

leire — 2008/06/03 10:59
Aupa, Iturri!
Zeuk elkarrizketa egitearena aukera egokia. Oso ondo erantzunda. Errepresentazio bikaina!
Ederto! Hemndik aurrera baugu bozeramalea :-)

Hurrengo bozeramailea, Leire

iturri — 2008/06/03 20:38
Kaixo Leire: Eskerrik asko, baina datorren elkarrizketa zerorrek egin beharko duzu.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31