Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Maiatza 22 Irribarreak
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Irribarreak

Obrek irauten duten bitartean, eutsi goiari. Gero irribarrea nagusi.

Astearte goizean honen azpian ikusten duzuen kartel batekin egin nuen topo. Lehenengo euskaraz: "Lana bukatutakoan… irrifarreak sortuko dira". Gero, gazteleraz ikusi nuen: "Al final de la obra… nacerán sonrisas".

irribarreak

 

 

 

 

 
Kartel edo lona gehiago ikusi nituen ere hirian barrena eta atzo komunikabideetan izan genuen kanpaina honen berri. Donostia.org webgunean igotako prentsa-oharra irakurriz gero:

"Donostiako Udalak, hiriko alkate Odon Elorzaren ekimenez, gaurdanik kanpaina bat abiarazi du donostiarrak hiri-lanen premiaz, hiri-lan horien garrantziaz eta bukatutakoan hiri-lan horiek hiriarentzako ekartzen duten hobekuntzaz kontzientziatzeko".

2013an Donostiako Udalak ospatu nahi du hiria erre ondorengo berpiztearen bigarren mendeurrena. Gainera, 2016an Europa mailako kultur hiriburua izandatzeko hautagaitza aurkeztu du.

Ez dakit irribarrerik izango ote dugun, baina irudia ez zait gustatu.

En castellano

Mikel Iturria 2008/05/22

hiri-lanen premia?

John McArron — 2008/05/22 14:42
"Donostiako Udalak, hiriko alkate Odon Elorzaren ekimenez, gaurdanik kanpaina bat abiarazi du donostiarrak hiri-lanen premiaz, hiri-lan horien garrantziaz eta bukatutakoan hiri-lan horiek hiriarentzako ekartzen duten hobekuntzaz kontzientziatzeko".

Hara, berriz ere Odon, "el hombre hormigón" izenez ere ezaguna, autobomboa ematen, ene... Auditz-Akular, errauskailua edo Monpaseko pasealeku "flotantea" (Uliako magala ukitu ere egingo ez duena, antza. Helikopteroz jarriko al dute...?) bezalako egitasmoen propaganda hutsa egiten, bere burua zuritzeko, jakina.

Bo, bo... hamaika ikusteko jayuak gea!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31