Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Apirila 26 Erredukzionismoa
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Erredukzionismoa

Aizue Elhuyarrenean begiratu eta ontzat ematen du hitza.

Komunikabide nagusienak Arrasatera begira dauden honetan, hitzik gabe geratu naiz Luistxoren apuntea irakurtzerakoan. Arrasaten egon omen zen lanean Luistxo ostegunean eta, kamera guztiak pleno-aretoan zeuden bitartean, berak Isaías Carrasco zenaren alabarekin egin zuen bat herri bereko peajean. Bata autoan, bestea ordain-lekuan, kabinan peajea kobratzen.

Komunikabideek Arrasateko eta Hernaniko mozio etikoak aurrera ez ateratzea Ezker Batua-Berdeak taldeari egotzi nahi diote, batek daki zergatik. Javier Ortiz kazetariak idatzitakoarekin ados nago. Interneten haren arrastoa jarraitzen nuen bitartean topo egin dut Fernando Martínez Hinojal arkitektoaren blogarekin. Eta irakurri dut bertan, ez masa-komunikabide horietan, zer esaten duten Ezker Batua-Berdeak taldeko bi zinegotziek (hirugarrena Zutik-ekoa da).

Ikuspegi motzekoa iruditzen zait beste batzuetan hain interesgarria iruditu zaidan A sueldo de Moscú blogean Ricardok dioena: erakundearen konplizeak direla mozio horren alde egiten ez badute. Ai, ai, ai…

Ez da igarlea izan behar garai latzak datozela usaintzeko. Bakoitza bere astoari arreka ari baita soilik, iso esateko garaia urruti samar geratzen baita.

En castellano

Ekilibrismoa

patxi lurra — 2008/04/28 22:20
Ufa! Luzea eta mamitsua da zinez Ezker Batukoen idatzia. Arrasateko gai korapilotsu honetan ekilibrista ariketa ikusgarria eskaini deuskue, Ibarretxeren estatutu berriaren proposamenaren aurrean Ezker Abertzalearen taldeak erakutsi ebana gogora ekarri deustana. Neure ustez, miresgarriak dira ekilibrismoaren erakustaldi hauek, errazena beste gauza batzuk egitea izango zanean. Errazena arruntkerietan erortzea da, korronteak eroan zaitzala lagatzea. Eta EBkoen berba hauekin gelditzen naz: "El asesinato vil y absolutamente deleznable de un hijo de este pueblo no significa barra libre". Neuk be ez dot ulertzen zelan geldi zaitezkeen mutu holako zeozer zeure herrian gertatzen danean, Arrasaten, Orion, Lasarten edo edonon, batik bat herriko agintaririk gorena izanda. Bihotza naiho gogorra eduki biozu "gaitzespenek ez dabe ezertarako balio" modukoak esateko. Baina aitortu behar dot pozten nazela PSE eta EAJren mozinoak aurrera egin ez daualako. Ez dakit ondo zergaitik baina pozten naz. Ziur aski herritarrek udal hauteskundeetan erabakitakoa errespetatzen dalako... superepaile batek kontrakoa esan arte, behinik behin.

Oreka

iturri — 2008/04/29 08:05
Kaixo Patxi: uste dut EBB-Zutikeko hiru lagunek gobernutik kanpo geratuta egin zutela egin beharrekoa. Bai, badakit gai labainkorra dela, baina ulertzen dut ere PSE eta PNVrekin eskutik joan nahi ez izatea. Gauza bat da alderdietako ejekutibek nahi dutena eta bestea herrietan gertatzen dena. Bestalde, bi idatzi gehiago: Bata, Zutik-eko Julia Monge zinegotziarena da eta atzo agertu zen Noticiasen. Llamazaresi zuzenduriko gutuna da. Bestea, berriz, gaur publikatu du Fermin Muguruza musikariak bere webgunean.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Trackback

Sarrera honen Trackback helbidea: http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2008/04/26/erredukzionismoa/trackback

Mikel Iturria

Irundar bat eibarnauta elastikoaz

 

View My Stats

 

Azken erantzunak
Zelan igo dozu? leire, 2008/07/18
Esker mila iturri, 2008/07/07
zorionak! haritz, 2008/07/07
Prestige François Terre, 2008/07/07
Izen ofiziala Ventas da iturri, 2008/07/04
Etiketa lainoa
18/98 1968 1978 1988 1998 2008 2018 40principales 8probintzia ABC Anjel_Lertxundi Besteen harrikadak Bidaietako harrikadak EKT Eibartarrak El_País Eusko_Jaurlaritza Felipe_González Giorgio Harrikadak Harrikadak loretopetik Harrikadak_loretopetik Irun Irutxuloko_Hitza Irutxuloko_hitza Iñaki_Badiola Jabier_Muguruza Kalamuatik Kirol harrikadak Kultur harrikadak Kultura Mikel_Essery Musika Narratzaileen_Txokoa Pedradas Pop_afaria Samuel Sareko harrikadak Simone_de_Beauvoir Tenerife adegi aeb ahotsak ahotsak.com aht aingeru_epaltza aita alavés alberto_moyano alejo_garcía alfonso_gallardo alfredo_agirre alhuzemas alondra_bentley alzheimer amarauna amatiño amautxia amets_arzallus anari ander_rodríguez angel_erro anjel_lertxundi anoeta antigua antonio_bartrina antoñana_moraza antzerkia arantxa_artza arantxa_kaltzada arantxa_kalzada arco areatza argazkia argentina argia arrasate arturo_garcía asier_leoz asier_sarasua asmaa assumpta_montellà astigarraga asueldodemoscu.com atxaga barack_obama baskonia behnaz_rezaei beltza_records benemerita beni_komandantea bernard_hinault berria berria5 berrogei bidebieta bilbao bilbo bixente_serrano_izko bloglines blogosfera boise bruce_springsteen bruzelosia bukowski cadena_ser calvo_sotelo castellers catalunya ceinpro cheli_lanzagorta chillida cruz_larrañeta danbaka.com dantza david_de_jorge dejuana_chaos desastrea desorden_público diru_arazoak djmilkyway dkliteratura donostia donostia2016 donostia_kultura donostiakultura donotsaveme dontsaveme dv eduardo_madina eduardo_zubiaurre edurne_ayuso egia egunkaria eibar eibartarrak ekonomia el_mundo el_país elgeta elisabeth_eidenbenz eliza elizabeth_eidenbenz elluch elna emilio_bellvis eneko_olasagasti enpresa enterrua entzun_com entzutegi_nazionala erakusketak erakusleihoa esan_ozenki espai_catalunya espainia espaloia estopa etorkinak eurovision euskadi_irratia euskal aberia euskal herria euskal_aberia euskal_herria euskal_literatura euskara ezeraiketak ezker_batua ezkonagurrak fast_fatum faustino_galdos fermin_muguruza fernando_martínez_hinojal figuranteak franco fregona futbola gainsbourg gara gari_araolaza gasteiz gaztelupeko_hotsak gazteszena gazteszena10 gehitu giorgio_bassmati giorgio_bassmatti gipuzkoa gps guggenheim guillermo_fernández_vara gurutze gutagurrak gutagutarrak harkaitz_cano harrikadak hernani herri_lanak hillary_clinton iban_arantzabal iban_aranzabal iban_nikolai iban_zaldua ibarretxe igor_calzada imanol_murua imanol_murua_uria imanol_reta infoxikazioa ingrid_betancourt ino_galparsoro intrusismoa irakurketa iran irribarreak irun irune_lasa irutxuloko_hitza isaías_carrasco iñaki_anasagasti iñaki_badiola iñaki_dieguez iñaki_gómez iñigo_muguruza jabier_muguruza jatsu jauntxokeriak javier_ortiz javier_vizcaíno jesús_cutillas jletxeberria jokin_muñoz jon_gerediaga jon_larreategi jon_torner jone_lurgain jose_mari_goenaga joseba_irazoki josemari_zabala josep_pla joserra_senperena josu_leokanne josu_mendicute josé_maría_ridao joxe_aranzabal jozulin juan_luis_etxeberria juan_pablo_ii juanito_galdos juanra_viles julen_gabiria julen_iturbe julia_cristina katalunia kazetaritza kempes kike_amonariz kirol_harrikadak koldo_mitxelena komunikabideak kordoba kortatu kultur_harrikadak kultura kursaal la_casa_azul la_tafanera lan_mundua lander_arbelaitz lebukowski legasa legutio leire leire_narbaiza lendakaris muertos literaktum08 literatura loiola love_of_74 loveof74 lubakiak lugaritz luisa_etxenike luistxo mahaingurua mallorca manifestua manuel_cañada manuel_jalón marian_betialarrangoitia mariano_ferrer mariano_rajoy maribí_ibarrola mariluz_cortés markak markel_olano martin_ugalde_foroa maría_garcía mataró metak michael_robinson miel_anjel_elustondo mikel_asurmendi mikel_erentxun mikel_goni mikel_recalde mikel_reparaz mikel_urmeneta mikel_zabaltza mikelazulo miquel_torner miren_jaio morgan_creativos mqp musika nba ndg negu_gorriak noticiasdegipuzkoa odón_elorza oiartzun oier_etxeberria olatz_osa opila oporrak ortega_lara osasuna pablo_cabeza pablo_casares pako_aiestaran pako_belmonte pantxo_pottoka patxi_lópez patxi_trapero patziku_perurena pce pintura pirritx_eta_porrotx piterman poch poesia politika processblack punto_radio radio_euskadi rafa_aceves rafa_berrio rafa_reig rafael_chirbes raúl_argemí real_madrid reala rne ruiz_urchegui ruper_ordorika sabino_ormazabal sagardoa san_markos_eguna sanchís_y_jocano sandra_carrasco sansebastian2016 santos_mitxelena sartaguda saturraran sexu_erasoak sole_giménez sorkun stock13 sustatu tabernak tele5 tele_donosti telebista teresa_iraola the_organization thee_brandy_hips tiburtzio_aranburu tito_irazusta tom_waits toni_espinosa toni_strubell tourra turistak tusuri txaro_barinaga txirrindularitza txotx txuma_murugarren udal_egutegiak victoria_echevarria victoria_eugenia videla volgako_batelariak wikipedia world_café worldcafé xabi_strubell xabier_erkizia xabier_silveira xabier_zabaltza xapre yosigo youtube zabale zootemelk zubiak