Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Apirila 21 GPSa euskaraz laster
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

GPSa euskaraz laster

Bai, laster zure autoko GPSa euskaraz jartzeko aukera izango duzu.

Dena berriki hamar urte bete dituen eibartarrak posta zerrendan sortu zen. Gari hasi zen esanez GPSa euskaratu nahi zuela. Ideia ona iruditu zitzaidan eta horregatik izena eman nuen Garik galdetu zuenean ea nor zegoen prest laguntzeko. Jende gehiagok ere eman genuen izena eta horrela jarri genuen hitzordua pasa den barikuan, apirilaren 18an, Eibarren.

Jatsu teknikariaren aginduetara, Iban, Amatiño eta Leire ere arrimatu ziren. Gari egon zen dena kontrolatzen.

gpsrakolanak
Ni iritsi nintzenerako, itzuli beharreko esaldien erdia baino gehiago euskaratuta zituzten. Geratzen zirenak itzuli, soinu-frogak egin eta grabaketa-lanak egin genituen.

Leirek argazki kamera eraman zuenez, frogak daude. Horietako batzuek Txargain flickr kontuan dituzue ikusgai.

Ondorengo urratsak, lana amaitzerakoan kontatuko ditu Garik, baina lasai zeren eta denen eskura egongo dira doan.

Nik orain dudan arazoa da, arrazoi teknikoak direla medio, Tomtom-erako egin dugula eta nik Michelin dudala etxean.

En castellano

No problemo

leire — 2008/04/22 13:31
Iturri, Michelin horretarako grabau bihar bada, grabauko dogu, e! Elenak eskuko telefonorako kotzean jartzeko ez-dakit-zer be aitttatu zeban. Hori be bai! Nahi dana. Pofesionalak gara, barren!

Euskadi Irratia

iturri — 2008/04/26 14:49
Atzo, Gari k Euskadi Irratian duen tartean GPSa euskaratzeko proiektua aipatu zuen.

Grabazioaren 13. minututik aurrera entzun daiteke nire ahotsa... ferry-ra sartzeko zer egin behar den esaten, Leire.


Oso ondo

leire — 2008/04/28 16:53
Oso ondo geratzen da. Ni beldur nintzen zatiak montatutakoan txarto geratuko ote zen. Baina ez. Primeran.
Eutsi eskerrari!

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31
WP Ander, 2011/12/31