Harrikadak
Astea arin
Abiadura handiko astea joan zait enteratu gabe.
Asteartean
etorri ziren Maria, Miquel eta Vicky. Mataró Euskal Herria connection. Miquel Torner Gerra Zibilaren
ondorengo memoria demokratikoa eta galtzailea oinez errekuperatzen duen Marxaires taldeko kide da. Oso pertsona
jatorra, hankak lurrean dituen horietakoa. Maria nire laguna da eta Vicky
Miquel-ena.
Aitzakia Ernest Lluch Kultur Etxeko asteazkeneko ekitaldia izan zen. Assumpta Montellà eta Toni Strubell ere egon ziren bertan. Assumpta beti bezain ondo hitzaren jabe denean, emozioa hitzez transmititzeko gai baita. Strubell ere hunkituta, batez ere Javier Vizcaínok solaskideei hitza eman aurretik jarritako lau minutu eskaseko korteagatik.
Denek merezi
dute nire aitortza, baina Javi
folloi ederraren erdian etorri zen Donostiara. Lorik egin gabe eta aurretik
kristoren plan tzarra duela kontutan hartuz, esker bereziak igorri nahi dizkiot hemendik. Eta zaintzeko ere esan
nahi diot, bizitza bizitza baita, ederrena, galtzen duenak, galtzen du dena (Atxagaren berbak moldatuz).
Kronika ezberdinak egin dituzte bertaratutako lagunek: Javier Vizcaíno aurkezleak bata, Love of 74 entzuleak bestea, laster esango du zerbait Assumpta Montellàk… Eta Begoña Del Teso kazetariak Miqueli eginiko elkarrizketa gaur publikatu da DVn.
Hauetako lagun katalan batzuekin Gu ta gutarrak taldearen kontzertua ikusi genuen ostegunean Loiolako Kultur Etxean. Donostia periferia tour. Aretoa lepo eta bizkaitarrak in crescendo, tempoak ondo maneiatuz. Joseba Tapia izan zen gutar gonbidatua.
Gainsbourg gainbegiratuz
Ostiral arratsaldean, Eibartik pasa ondoren, Elgetara igo ginen. Espaloia Kafe Antzokian genuen zitak merezi baitzuen. Diskoa publikatu ondoren estreinakoz igo zen taula gainera Gainsbourg gainbegiratuz lana zuzenean defenditzera Jocanok bildutako tropa. Diskoa emanaldiaren aurretik erosi egin nuen eta zinez da ederra. Emanaldia, berriz, ez zen gutxienekora iritsi. Inguruan nuen jendea, nirekin eta niregatik igo zena kasu batzuetan, ni baino harrituago zegoen ikusi zuenarekin. Ezin baita 13 euro pagatu dituenari entsaio batera gonbidatu.
Zaila egin zen aurretik sarrerak saltzea, hori kontatzen du Iban Arantzabal antolatzaileak bere blogean. Eta zuzenekoa oso berde dago oraindik. Hurrengo hitzordua Victoria Eugenian dutela aintzat hartuz, ni kezkatuta egongo nintzateke taula gainera igo behar izanez gero. Bi gauza dituzte alde: denbora eta proiektua perla bat dela.
Berde-berdea
Hala ere, oso-oso ondo pasatu nuen, eta ez zait batere damutzen joan izana. Dibertitu egin nintzen, asko!
Elgetako entsaioa
errespetua
Ondo ibili, eta hartu ferrixa!
Diskoak merezi du
Diskoa erosten baduzu, ez zara damutuko. Aste honetan zazpi eurotan Gaztelupeko webgunean.
Placidak idatzi du kontzertuetaz eta diskoaz bere blogean . Bertan zu eta Elena aipatzen zaituzte ere.
Gainera, orain Maider Telleriak aurkezten duen Déjà Vu irratsaioan kolaboratzen du (muxu bat, portzierto, Susana Mujikari, dagoen tokian dagoela, animo asko). Irratsaioaren grabazio honetan Gainsbourg gainbegiratuz aipatzen dute eta kanta batzuk entzun ditzakezu ere.
Giorgio Bassmatti musikariaren blogean ere entzun dezakezu beste bat.
Ondo prestatzea da kontua
Elgetako lekutxoa oso ederra da (izanez eta ideiaz), eta benetan dut uste hara joan ginenak ez genuela errespetu osoa agertu edo eman han jotzeko aukerari. Baina ez pentsa zerbait pertsonala dela, ziur nago kontzertua beste leku batean izango balitz han ikusi eta entzun genuena nahiko parekotsua izango zela.
Zaila da hainbeste musikari eta abeslari batera biltzea, eta beharrezkoa izango da gauza askori buruz hitz egitea proiektu eder hau gertu sentitzen dugun artean aurrera ateratzeko. Hitz egin, eta prestatu, landu.
Diruak ez du errespetua lortzen/izartzen. Berdin izan behar du euro bat edo 100 kobratzea. Leku txikian edo handian jotzea. Ondo prestatzea da gauza edo gakoa. Lehen edo bigarren mailako entzuleak al daude?