Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Martxoa 26 Iban Nikolai Erakusleihoan
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Iban Nikolai Erakusleihoan

Iban Nikolai didgeridoo jotzaile oiartzuarraren emanaldia martxoaren 27an Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean. Hau izango al da azken Erakusleihoa?

Atzo arratsaldean kaña batzuk hartu nituen lagun batzuekin lanetik irten ondoren. Konturatu gabe Iñaki Diéguez trio taldearen emanaldiarekin egin genuen topo Gipuzkoa Plazan, Aldundiaren arkupetan. Eguraldi euritsua Donostian eta jende gutxi musikariei kasu pizarra egiten. Saioa Udaberriko Kontzertuak izeneko programaren barruan zegoen.

Doan izango da ere Iban Nikolai datorren ostegunean Donostian, kasu honetan Erakusleihoa izeneko gordasolapean. Nikolaik Iker Telleria, perkusioetan, eta Asier Suberbiola, bibolinean, izango ditu lagun.

ibannikolai
"Hamar urte baino gehiago igaro dira Iban Nikolai gazteak australiar jatorrizko instrumentu hau jotzen hasi zenetik. Europako hamabost maisurekin eta Arnhem Land-ko (Australia) aborijenekin ikasi zuen eta orain arte hiru disko argitaratu ditu bakarka: Yurlunggur, Didjeridu Hotsak eta Hamar. Egun Samar taldea osatzen du Pascal Gaigne edota Ritxi Salaberria bezalako beste musikari ezagunekin batera. Goian aipaturiko talde beraren izena duen diskoa kaleratu dute".

"Nikolaik estilo pertsonal bat garatu du didgeridooa folka, rocka, duba, technoa edota funkya bezalako estiloekin fusionatuz eta dozenaka artistekin kolaboratu du beren lanetan arrasto berezia utziz".

Non: Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian (Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean).

Noiz: martxoaren 27an, arratsaldeko 19:30ean.

Sarrera: doan.

Oharra: argazkia Iban Nikolaik utzitakoa da.

En castellano


Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31