Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2008 Otsaila 10 Aldaketa
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Aldaketa

Lau urte t´erdi pasa dira Ernest Lluch Kultur Etxean hasi nintzenetik. Lanpostuz aldatzeko garaia iritsi da.

Aste nahasia izan dut hau: lan asko fabrikan eta etxeko ordenagailua izorratuta (medikuarengana eraman dut: ordenagailuek badute medikurik, baina ez dira Osakidetzakoak). Gainera, Javier Ortiz kazetariak apunteak idazteari utzi behar diola jakin dugu (espero dezagun bolada batez izatea soilik) eta Hasier Etxeberriak ere larunbatero El Mundo periodikoan idazten zuen zutabea idazteari utzi dio. Okerrena atzo gertatu zen: Reala txapeldunean aritutako Genaro Celayeta beratarra hil baitzen.

Etxeko ordenagailurik gabe, igande arratsalde honetan etxe azpian dagoen lokutoriora jaitsi naiz niri dagokidan albiste baten berri emateko. Izan ere, gaurkoa dut azken lan-eguna Ernest Lluch Kultur Etxean. Bihartik aurrera, Donostia Kulturan jarraituko badut ere, Komunikazio eta Irudia departamentuan arituko naiz.

Lau urte t´erdi izan dira Amaran (beste urtebete Casares Kultur Etxean, Altzan), eta bada beste zerbait probatzeko garaia. Asko ikasi dut, asko eman dit lanpostuak (nik ere eman diot), ezagututako jende jator mordoa, langile-lankide batzuk tartean, ekitaldi piloa. Eskarmentua, hitz batean... baina bada gauza berriei ekiteko tenorea.

Ez naiz Komunikazio mundukoa, "stricto sensu", baina ikusiko dugu zelakoa den mundu hau, nolakoa den B aldea. Espero dezagun hemen idazteko gogoarekin jarraitzea eta horretarako denbora izatea. Amen.

En castellano

 

Mikel Iturria 2008/02/10

Ondo pasau

Asier — 2008/02/10 22:24
Tira, ba. Animo eta ondo pasau lantoki barrixakn!

Zorte on!

birasuegi — 2008/02/10 23:43
Zorionak eta zorte on lan berrian! espero dezagun hemen idazteko denbora izaten jarraituko duzula...

Intelektual bat gutxiago Estadioan

Luistxo — 2008/02/11 08:47
Anoeta Estadioko arratsaldeak ez dira berdinak izango zu gabe. Inbertsore txinatarren etorrerak ere ez du beteko zuk utzitako hutsunea.

Suerte!

leire — 2008/02/11 21:26
Suertia izan deizula zure lan barri horretan, Iturri! eta dana onerako izan deilla! Baiña, mesedez, ez laga blogian idaztiari. Besarkada bat

Eskerrik asko

iturri — 2008/02/13 22:19
Eskerrik asko guztioi mezuengatik, Luistxo barne.

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31