Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Abendua 03 Ruper Handia
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Ruper Handia

Iluntze aproposa gaurkoa Ruperren emanaldia ikus-entzuteko Donostiako Bittorin. Ia bi orduko kontzertua eskaini du oñatiarrak, Jon Piris kontrabaxu jolearen babesean gehi Bartzelonatik etorritako bizkaitar biren laguntza puntualarekin, Gorka Benitez saxo jotzailea eta Juan de Diego tronpeta jolea. Sarriren letretan oinarritutako Memoriaren mapan izan da kontzertuaren sostengu, baina egon dira beste lanei eginiko keinuak ere. Amonaren omenez moldatutako "Aspaldian" edo Euskaldunon Egunkariaren itxieraren aurka konposatutako "Zaindu maite duzun hori".

Azken kanta hau aurkezterakoan esan du atzo Elizondon egon zela. Elizako dorrean dagoen erlojua geldirik omen dago. Sentsazio berdina izan ei zuen bertako biztanle batzuk pankartak zabaltzen ikusi zituenean, denbora gelditu denaren sentsazioa.

Kontatu du ere Mikel Laboarekin batera jo zuela lehenengoz Victoria Eugenian, astelehen goizetako eskola garaiko sentsazioarekin, "Ordorika, a la pizarra". Nik ez nuen kontzertu hura ikusterik izan, baina antzoki honetan bertan ikusi nuen lehenengo aldiz Ruper, duela hamabost bat urte, ekainean.

Ruperren asmoa zen gaurkoa Pirisekin egin duen biraren azken emanaldia izatea, baina ez da hori ulertzen Berrian publikatutako elkarrizketa irakurri ondoren. Hori bai, dirudienez, rockeroagoa izango da hurrengo lana, Mugalaris taldearekin berriro aritzeko tenorea iritsi baitzaio. Gerria askatzeko garaia izango da, beraz.

En castellano

Mikel Iturria 2007/12/03

Re: Ruper Handia

mailopete — 2007/12/03 12:14

Ni Elizondon ez, baina Bilbon izan nintzen goizean 18/98koak han egon behar nuela sentiarazi baitzidan. Diskurtsoen garaia iritsi zenean, haientzat denbora ez zela pasa pentsatu nuen. Etsipenak jota iritsi nintzen Ruperren kontzertura.
Eta kontzertuaren gozadak piska bat suspertuta, nolabaiteko poza hartu nuen, eskenategian zegoenak nire sentsazioei hitza eman zienean. Areago, kantatzen hasita "kontuak ez zaizkit ateratzen" esan zuenean. Niri ere ez, "aspaldian".



Re: Ruper Handia

Jozulin — 2007/12/03 14:24

Galdakaoko kontzertuan kontatu zigun Ruperrek nola berton, aspaldiko Xoxoa estudioetan, grabatu zuen lehen diskoa. Eta bis-etan abestu zigun egun urrun hartan grabatu zuen lehen abestia: Hi hintzena. Eta grabatu zuen lehen diskoko lehen abesti hori Bernardo Atxagaren lehen liburuan (Etiopia) agertzen den lehen poema zela.
Makina bat euri egin du ordutik baina zoritxarrez gauza batzuk ez dira aldatu...



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31