Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Azaroa 28 Enpresa 2.0, Erret Familia 1.0
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Enpresa 2.0, Erret Familia 1.0

Atzo arratsaldean Teketen jaunak koordinatutako ikastaro batean egon nintzen Miramonen, Julen Iturbe artesanoa, Mikel Etxarri IKTeroa eta Marko Txopitea matemagoa entzuten. Bi ordu t´erdi pasatxoko ikastaro interesgarria atera zen.

Pena ez biltzea jende asko. Ni Teketen jaunaren blogean irakurrita enteratu nintzen, ez bainaiz Enpresa Digitalaren jarraitzailea. Hobetu beharko lukete antolatzaileek alor hori. Beraien onerako diot; ez badute nahi, tira.

Ondo dagoena da bertara joan aurretik, eguerdian kasu honetan, e-maila bidali zigutela hiru hizlariek erabiliko zituzten aurkezpenak aurreratuz.

Kosta egin zitzaidan aparkatzea. Izan ere, lehenengo aldiz igo bainintzen Mikeletegi pasealekuaren 53an dagoen auditoriora. 250 lagunentzako kapazidadea dauka tokiak eta parlamentu bat dirudi. MC Teketen-ek ederki gozatu zuen tribuna hartatik publikoari hitza emanez. Gu bezalakook gehiago eta hobeto aprobetxatu beharko genituzke azpiegitura hauek.

Hobetu beharreko beste kontu bat: Euskal Herrian egonda, arraroa tabernarik irekita ez egotea inguruan arratsaldeko 19:00etan. 2.0 gara, baina edatea gustuko dugu. Ez Birasuegi?

Besteei komentatu nien oso haserre nagoela erret familiarekin. Aste bukaeran Madrilen egon da Bruce Springsteen eta herenegun Euskal Herrian, Barakaldoko BECen. Haserre nago Felipe, Letizia eta Elena Madrilgo kontzertura joan zirelako eta Bilbora, berriz, etorri ez direlako. Hori ez da egiten, jaun-andreok, Espainiako bira osoa egin behar zuten, lurralde ezberdinen arteko inbidiak ez berpiztearren. Ez al dira ba gu guztion errege-erregin?

Edo aitak ez al die uzten kontzertuetara joaten? Nola hartzen dituzte erabakiak etxe horretan? Nola? Juan Carlos ez dela 2.0? Teketen, hortxe pagotxa: Erret Familiak 2.0 ikastaroa behar du. Beste bolondresik bai inguruan?

En castellano

Mikel Iturria 2007/11/28

Re: Enpresa 2.0, Erret Familia 1.0

birasuegi — 2007/11/28 09:41

Bai noski! Ez da giza legezkoa gu han kalean hotza pasatzen uztea, tabernaren goxotasunik gabe. 2.0 gizartea ez da posible tabernarik gabe! ; )



Re: Enpresa 2.0, Erret Familia 1.0

Magic — 2007/11/28 19:50

Egia da, ez dago eskubiderik!!!


Gu kanpoan hitz egiteko gogoz, hotza pasatzen eta, bitartean, ADEGUIkoak gurekin ahaztu. Jakina, ez dira 2.0. Hauekin ere Teketenek badu lana.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31