Harrikadak
Diru txinatarra Realean
Diario Vascok tarte zabala eskaini dio igandean Realaren ehuneko 35a erosi nahi duen inbertsio talde txinatarrari. Lighthouse Consulting Limited du izena konpainiak. "Joño!" pentsatu dut "hauek ere konturatu dira Vocentoko anaia giputzaren oniritzia nahitaezkoa dela talde txuri-urdina kontrolatzeko". Eta Vocentok jarri du martxan makineria. Eta irakurri dut informazioa. Eta filtrorik eza nabari da bertan. Hau da, Iñaki Badiolak eta enparauek egindako txostenetik egunkariaren paperera edo webgunera ia zuzenean pasa dutela dirudi.
Txinan egon daitezkeen negozio aukerak aipatzen dira, kluba burtsara atera nahia, kudeaketa beste modu batez egitea. Exekutibo eta negozio-gizonen hizkuntza hori arrotza zait.
Futbolari dagokionez, harrobia eta puntako fitxaketak uztartzeko asmoa azaltzen da. El Mundo Deportivon, berriz, Riquelme futbolariaren izena ageri da, balizko fitxaketa gisa.
Nor da Iñaki Badiola? Zer da Lighthouse Consulting Limited?
Joan den astean atera da bere izena. Iñaki elkarrizketatu omen zen María de la Peña eta Administrazio Kontseiluko beste kide batzuekin.
Inguruan galdetu dut eta 40 urteren bueltan dagoen tipoa dela esan didate. Formak zaintzen dituen enpresa-gizona, jatorra. Ezer gutxi, beraz.
Iñaki Badiola Menéndez zein den galdetu diot googleri eta atleta gisa korritutako lasterketak eta markak ageri dira soilik.
Ignacio Badiola Menéndez jarriz gero negozio gizonari dagozkion lotura urri batzuk baino ez dira ateratzen. Periodikoak Grupo Santanderen aritutakoa dela dio.
Irudi bila, argazki txar bat topatu dut Donostiarrak atletismo taldearen webgunean. Lasterketa herrikoietan parte hartzen duen talde handia da hau. Mezuren bat edo beste utzi izan du webgunean, Donosti Cup-en osatutako ekipoaren ibilbideari buruzkoa, adibidez. Beste norbaitek, lasterketa baten kronikan, Torito deitzen dio.
Enpresari dagokionez, azken egunetan kirol prentsan ageri izan diren artikuluak albo batera utzita, informazio gutxi ageri da sarean. Lighthouse Consulting Limited google-n jarrita, bigarren orrialdean ageri da info hau. Atentzioa deitu dit orrialdearen izenak: alibaba.com.
"Lighthouse consulting limited is a consulting and trading company based in spain and hong kong. We provide consulting and trade related services to industrial companies in europe and latin america. We cover sectors such as automovile, construction, machinery, tobacco, toys, etc. We help our customers in areas such as outsourcing, maket penetration, and m&a".
Webgune horri kasu eginez gero, konpainia txikia da: ez ditu bost enplegatu eta negozio bolumena milioi bat dolar inguruan omen dabil. Beraz, badirudi beste norbait dagoela honen atzean.
Ondorioa
Oraindik ez dut iritzirik. Informazioa falta zait. Seguru datozen egunetan albiste gehiago izango ditugula.
Re: Diru txinatarra Realean
Lutz Longek "primizia" emon eban bere blogean, eztabaidatxoa sortuz...
Re: Diru txinatarra Realean
Kaixo Patxi:
Bai, ikusi nuen post hori. Egon nintzen zerbait esatekotan, baina gero ezer ez esatea erabaki nuen. Gaur arte. Periodikoaren webgunea ikusi arte.
Arratsaldean, portzierto, paperean 3 orrialde eskaini dizkiola ikusi dut. Mamma mia!
Re: Diru txinatarra Realean
Alibaba.com enpresa ezaguna da Txinan, bertako merkataritza elektronikoaren liderra (ez eBay edo Amazon), ekoizle txinatar merkeen eta inportatzaileen arteko bitartekaritza elektronikoa omen da bere negozio nagusietako bat, nonbait. 2 milioi ahate gomazko behar dituzula? Alibaban egongo ei da erantzuna, akaso.
Re: Diru txinatarra Realean
Patxi, primizia primizia, ez dakit ba... egunkariak egun dezente zeramatzaten gai honekin. Ni, a priori, inbertsio talde honen alde nago, orain agintean daudenak egin dutena baino okerrago egitea EZINEZKOA baita, ez ekonomikoki ez deportiboki.
Re: Diru txinatarra Realean
Nik ez dut argi ikusten, Riquelme errealerako jokalaria den; argi dago ona dela baina bakarrik zer egingo du? Oso poliki jolasten du, nik behintzat ez dut ikusten Errealarako jokalari ona denik, Sa Pinto ere ez nuen begi onez ikusten.
Ni ere nahiko nazkatuta nago gaur egungo egoerarekin, baina nork dio ez dugula Pitermanekin amaituko?
Re: Diru txinatarra Realean
Gaur Marcan Solado eta Gudjhonsenez ari dira... Hau katxondeo bat ba.
Begira zer gertatu zitzaion Alavesi. Nik ere ez dut informazio gehiago baina usain txarra hartzen diot guzti honi
Mas vale malo conocido...
Re: Diru txinatarra Realean
Santos eta Arkonada ere barruan egon daitezkela dio Mundo Deportivok; bestalde Xabi Prietori errealean jarraitzeko eskaintza eta Roman Riquelme ...
Santos sartuko balitz begi onez ikusiko nukeen aldaketa ;)
Re: Diru txinatarra Realean
Kaixo:
Hona hemen Newton-ek aipatutako bi loturak: Xabi Prieto berritu eta Riquelme fitxatu nahi dutela hemen; Santos eta Arconadaren izenak, hemen.
Re: Diru txinatarra Realean
Indezent, eta zer gertatu zitzaion Alavesi? Bigarren mailara jaitsi zuela inkonpetente kaskagor batek? Kluba arruinatu zuela? Interbentzio judizial bat izateko zorian jarri zuela?
Eta zer gertatu zaio bada Realari, horixe bera ez bada? Eta agrabante batekin, Reala 40 urtez ataka horretan izan ez den kluba izanik.
Mas vale malo conocido???? ez ba, ez.
Re: Diru txinatarra Realean
Ez dut batere begi onez ikusten gaur egungo zuzendaritza baina Piterman beste maila batean dago, hori eztabaidaezina iruditzen zait.
Bertako jendea inutil hutsa izan da reala aurrera eramateko eta konponbidea kanpoan ikusten duzue? Txinan alegia? Niri inkoszientzia hutsa iruditzen zait Realaren inguruan erabakitzeko ahalmena munduaren beste aldera bidaltzea.
Nik, orain urte batzuk bezelaxe Santosen alde egingo nuke apostua
Re: Diru txinatarra Realean
Ba niri inkonszientzia iruditzen zaidana da Realaren inguruan erabakitzeko ahalmena oraingoen esku uztea: berdin zait nongoak diren, hauek Reala desagertzeko arriskuan jarriko dute.
Eta oraingo proiektua, gauzatzen bada, ez da txinatarren esku egongo, txinatar sozio batzuen dirua erabiliz (eta haien interesak ere bultzatuz noski) hemengo giza kapitala duen proiektua da: Iñaki badiola buru duen talde GIPUZKOARRA da.
Eta hemengo (berriro diot, HEMENGO) akziodun handi batzuk jadanik jarri dira proiektu berri horren alde.
Talde berriak % 35 izango luke eskura. Erabakimena ez legoke guztiz bere esku, alegia, ezinda Pitermanekin konparatu alde horretatik.
Re: Diru txinatarra Realean
Gabon guztioi.
Iñaki ezagutzen dut eta benetan diotzuet benetan fidagarria eta zintzoa dela. Gero norberak izan dezala bere iritzia proiektu honen gainean, baina Iñakiri dagokinez behintzat egon zaitezte denok lasai. Honelako gizon batek Erreala maite duen bezala maitatzea, honi gerta dakiokeen gauzarik onena da zalantzarik gabe.
Re: Diru txinatarra Realean
Asier, ez dut zalantzan jartzen zuk diozuna, baina fedea baino zerbait gehiago beharko da.
Gustatu zait gaur Azkargortak diarioan esandakoak.
"No admito ni la más mínima comparación con Piterman. Todo el mundo ha visto la forma de actuar de Piterman y las consecuencias. No tiene nada que ver con lo que se está cociendo en la Real en estos momentos".
"Van dos amigos por la calle y uno de ellos le dice al otro que está preocupado porque el 10% de la población es ya inmigrante. El otro le dice, pues yo estoy preocupado por el otro 90%".
"Quiero decir que si la Real ha descendido de categoría, está en Segunda, con unos gravísimos problemas económicos, no creo que sea por los chinos. Preocupémonos, pues, de los que han llevado a la Real donde está. Me gustaría que esta idea quedara bien clara. Los que han provocado la crisis actual no son los chinos ni nadie que se les parezca. No entiendo que la gente se escandalice porque pueda venir un grupo inversor chino y no lo haga porque la Real esté como está.
Arrazoia dauka Xabierrek. Beraz, DVko jabeek dimisioa aurkeztu beharko dute.
Re: Diru txinatarra Realean
"Beraz, DVko jabeek dimisioa aurkeztu beharko dute."
Kar, kar, kar, kar!! Hori da!!!
Bestela, Quimi Portet kontzertuan ikusteko gogoekin gelditu naz, ganera hamen Leioan "The Boss"egaz abestu eban. (Hamentxe ipini deutsut iruzkina eta ez Porteteri buruzkoan lotsagaitik, bi erantzun jarraian ez idaztearren. Batzuetan lotsatia naz...).
Txibediamo!
Re: Diru txinatarra Realean
Badirudi mugimenduak hasten direla, nik behintzat zorionduko nuke De La Peña Erreala uzteagatik eta egokia iruditzen zait hurrengoetara ez aurkeztea; baina Coleman joatea? Nork fitxatu zuen Vaughan?
Zein entrenatzaile etorriko da? Gabonetan zerbait fitxatzeko aukera izango dugu?
Ez dakit, aurten Lehen Mailara igotzeko zail ikusten dut, baina akaso txinatarrekin ...
Zer egingo du Santosek?
Galdera askotxo.
Re: Diru txinatarra Realean
Alde egitea erabaki dute. Berandu, maiatzean edo ekainean, jaitsiera gauzatu zenean, agur esan behar baitzuten.
Orain zer? Badiolaren proiektua? Betiko proiektua? Hor dago koxka.
Re: Diru txinatarra Realean
Erabat ados maiatzean agur esan beharko zuten.
Argi dago orain etorriko denak arazo gehiago izango dituela, eta taldea "egina" izango duela. Noiz fitxatu? Zein jokalari eros daitezke orain? Zein preziotan? Nork entrenatu nahiko du Erreala?
Nik nahiago dut Badiolaren proiektua, gaur egungoari jarraitasuna eman beharrean, baina ikusi beharko da zer proposatzen duen APARSek eta Santosek ;)
Re: Diru txinatarra Realean
Paco Ayestarán también entra en el proyecto denominado ‘plan chino’. Se trata de un grupo inversor de Hong Kong, que tiene la intención de comprar un paquete de acciones que le permita llevar el control sobre la Real Sociedad. Irureta sería el entrenador, el ex del Liverpool, Paco Ayestarán, apunta a Director Deportivo y el intermediario de futbolistas, Miguel Santos, suena como la cabeza visible en la presidencia, si al final no consiguen convencer a Luis Arconada para que ejerciera de presidente.
Informazio gehiago:
http://www.sport.es/default.asp?idpublicacio_PK=44&idioma=CAS&idnoticia_PK=459721&idseccio_PK=803