Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Urria 22 Hastera doa Narratzaileen Txokoa 2007-2008
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Hastera doa Narratzaileen Txokoa 2007-2008

2006aren hasieran bisita bat egin nuen Algortara, bertan egiten duten Kontularien Kluba ezagutzeko asmoz. Orduan hamar urte betetzear zegoen esperientziarekin harrituta geratu nintzen. Antzeko zerbait genuen buruan hemen eta 2006-2007an abiatu genuen Narratzaileen Txokoa kultur etxean. Urriaren 24an hasiko da 2007-2008 denboraldiko lehen saioa, arratsaldeko 18:30etan, areto nagusian (Anoeta Estadioko 7. eta 8. ateen artean). Sarrera doakoa da eta ez da izena eman beharrik.

2006ko udaberrian Rai Buenok emandako ikastaro baten ondorio da Narratzaileen Txokoa. Aurreko ikasturtean egitasmoa sendotuz joan da eta ikasturte honi begira aurrerapauso bat ematea erabaki dugu.

Zein da helburua? Kontatzea eta, taldekideen narrazioak entzuteaz gain, hausnarketarako gune bat izatea: kontatutako istorioetaz hitz egiteko, kontatzeko maneraz, nori zuzendu, kultur etxeaz kanpo egin daitezkeen saioak prestatzea...

Ernest Lluch Kultur Etxeko areto nagusian nahi duen orok du zita hileko laugarren asteazkenean. Rai Buenoren gidaritzapean garatuko dira saioak eta noizean behin taldetik kanpoko kontalariak gonbidatuko ditugu bertan beren eskarmentuaren berri eman dezaten.

Hiruhileko honen deialdiak urriaren 24an, azaroaren 28an eta abenduaren 26an izango dira. Beti 18:30etan.

Zabaldu mezua.

En castellano

Mikel Iturria 2007/10/22
Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31