Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Urria 10 ZeBehar du herriak
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

ZeBehar du herriak

Mediku kaskarrek bezala soilik betiko errezetak ematen dituen jende gehiegi dago euskal aberian. Eta ni ez nago ados errezeta hauekin, ezta beste hauekin ere.

Tunelaren barruan murgildu gaituzten honetan, argi pizarra ematen duten proiektu batzuei egingo diegu kasu pixka bat. Polemika sanoa egon da azken egunetan 8. probintzian youtube edo euskaltube behar ote dugun kontuarekin. Biak behar ditugula uste dut nik, baina nirea iritzi arrunta da.

Haritzek abiatu zuen duela zenbait aste Euskaltube, youtube-ren euskal klona.

Pravda Txikiko nagusia ez dago klonen kontra, baina "zer irudituko litzaizueke hauek garatzen erabiltzen dugun denbora eta hosting-a zerbait berria, erabilgarria eta polita sortzen erabiliko bagenu?" bota zuen aurreko batean. Pentsakor geratu nintzen. Zer esan nahiko du Anak horrekin?

Atzo jakin nuen hitz horien zergatia. Bide horretatik jo baitu ZeBehar martxan jartzeko. Oinutsik faktoriaren lehen ekoizpena, "ideia sinplea da. Erabiltzaileak bere beharrak argitaratu eta beste erabiltzaileek lagundu diezaiokete erantzun lagungarriak bidaliz".

Behar asko ditugu-eta 8. probintzian bizi garenok. Zazpi probintzietan bizi direnekin batuz gero, hosting arazoak seguru.

En castellano

Mikel Iturria 2007/10/10

Re: ZeBehar du herriak

ana m. — 2007/10/10 16:48

Mila esker, Iturri eta goraintziak 8. probintziatik.



Re: ZeBehar du herriak

iturri — 2007/10/10 17:09

Eskerrak zuri, Ana.


Gaztelerazkoan utzitako erantzunean beste zenbait proiektu interesgarri aipatu ditu Haritzek.


Txioka, Teketen faktoriakoa.


Nirudia, Ketari faktoriakoa.


Egongo dira gehiago.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31