Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Urria 09 Hitzak soberan daude
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Hitzak soberan daude

Vizcaínoren blogean ikusi nuen atzo bideo hau. Lasarte-Oriako alkate den Ana Urchueguía anderea ageri da bertan. 2007ko uztailean, Nikaraguako Somoto herrian hartutako irudiak omen dira. Sei minutura iristen ez den dokumentuan, Epoca aldizkariak eginiko akusazioak aipatzen ditu (baina Diagonal-en ere atera zen zerbait). Diru publikoak bidegabeki erabiltzea leporatzen diote.

Telepredikatzaile estiloan oinarritutako diskurtsoa maneiatzen du, Tina Turner latina baten zenbait zipriztinez.

Lehenengo bideoaren transkripzioa jarri dut pedradas-en, baina bigarrena are larriagoa iruditu zait: Urchueguíak "bere" diruak omen direnak banatzen ditu bertako elkarte eta erakundeen artean, kirol txapelketa baten garaikur banaketa izango balitz bezala.

To eta no. Kooperazioa.

Mikel Iturria 2007/10/09

Re: Hitzak soberan daude

Patxi — 2007/10/09 07:52

La niña del exhorcista.



Re: Hitzak soberan daude

birasuegi — 2007/10/09 10:18

Iparra galduta du emakume honek, benetan ikusgarria!
Diagonalen irakurriak nituen Urchueguia-Somoto aferari buruzko artikuluak, baina horrela bideoan ikusita benetako nazka sortu dit.



Re: Hitzak soberan daude

loretxoa — 2007/10/09 10:51

Ahobetehortz!!!


Zaldieroaren "Gizon Jakintxua"ren bertsio femeninoa dirudi. Recordad, indios míos, que "Roma no paga traidores".



Re: Hitzak soberan daude

Iban Arantzabal — 2007/10/10 11:29

Ez daukat berbarik. Nikaraguan egon nintzen Komite Internazionalistak-en babespean. Justu andra honek egiten duen kontrakoa egin genuen ordukoan. Ikasi beharko luke Elkarte horiek egiten duten lanetik. Komite Internazionalistetan lagun dezente egin nituen eta lagundu zidaten bizitza ulertzeko modu berri batean ere. Asko ikasi nuen. Andra hau, berriz erakustera joan da, limosna banatzera, bere burua handitzat du eta handiagotzera joan da... ikastaro batzun beharrean dago bai.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Idatzi irudiko hizkiak beheko kutxan. Spamari aurre egiteko captcha metodoa da hau.

Trackback

Sarrera honen Trackback helbidea: http://eibar.org/blogak/iturri/archive/2007/10/09/461/trackback

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Iturri twitter-en

Azken erantzunak
Ura ta beste mikel, 2010/07/27
Katalunia bai iturri, 2010/07/14
Eskerrik asko iturri, 2010/07/14
Zorionak! Joxe Aranzabal, 2010/07/14