Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Iraila 23 José Rolando Ovando, ia hogei urte ondoren
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

José Rolando Ovando, ia hogei urte ondoren

Argazkiaren jatorria

Sorpresa ederra hartu nuen atzo Gaur 8 zabaldu nuenean kiroldegiko bizikleta gainean: José Rolando Ovando txirrindulari ohi guatemalarrari Xole Aramendik eginiko elkarrizketa azaltzen baitzen.

Pista galduta nion Ovandori, baina poztu naiz Zizurkilen bizi eta hiru alabaren aita dela jakiterakoan. Elektrikari lanetan omen dabil Euskal Herrira 80. hamarkadaren lehen urteetan Guatemalako selekzioarekin etorritako mutil atsegina. Hango federazioak hiru txirrindulari ekarri zituen Gipuzkoara eta hemen pasa zuten zenbait hilabete.

Gainerako lagunak juxtu samar ibili ziren eta agudo samar Guatemalara bueltatu zirelakoan nago. Rolando, berriz, bertan geratu eta Gurelesa talde amateurean aritu zen. Handik salto egin zuen profesionaletara: Reynolds, Teka, Once, Tulip Computers eta Wigarma. Elkarrizketan dio, osasun arazoak tarteko, ez zuela mailarik eman, baina zazpi denboraldi egin zituen kategoria horretan.

Gogoan dut Irungo San Pedro karreran podioa zapaldu zuela. Speakerak igoarazi zuen taula gainera eta elkarrizketa egin zion. Bere herriko ohiturari jarraituz, galderari erantzun aurretik, jendearen harrera eskertu zuen: "Antes que nada quiero agradecer a la afición vasca todo el apoyo que me brinda y…".

Garai hartan ez zegoen Euskaltel-Euskadi talderik, baina, gaur egungo irizpideak jarraituz, Ovandok ez luke aukerarik izango bertan korritzeko. Imanol Muruak dioenez, hori gertatzen omen zaio Oiartzunen bizi den Allan Davis karrerista australiarrari.

En castellano

Mikel Iturria 2007/09/23

Re: José Rolando Ovando, ia hogei urte ondoren

alajaia! — 2007/09/23 11:42

dedio!rolando Ovando....!!!!
rolando voyyyy, Ovando vengo vengo!
Nik ere ahaztuta neukan...pozten naiz den ondo joatea...


Beno, Samuel Sanchez asturiarra da eta Euskaltelen dago. ¿Irabazten duelako egongo ote da bakarrik?



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31