Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Iraila 16 Harrittua eta perplejua
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Harrittua eta perplejua

Eibar.org elkartearen udazkeneko afaria izan genuen ostiralean. Ondo, ohi bezala. Hamar urte bete behar ditu elkarteak ikasturte honetan eta batzuk ospatzeko asmoa dute. Ikusiko dugu zertan gauzatzen den.

Ondarrun egon nintzen sapatuan eta hitz berri bat ikasi nuen: laife. Bete-betea ez den pertsonarengatik esaten omen da. Noventaynueve ("Fulano noventaynueve da") ere erabiltzen dute horretarako, ehunera iristen ez dena, baina horren berri baneukan.

Beste kontu xelebre batekin ere egin genituen barre batzuk: edadeko bi andre omen zebiltzan paseoan aurreko batean McLaren-Ferrari auzia ahotan zutela. Espioitza gora eta behera. Telebistak, eta ustez inolako ideologiarik ez duten komunikabideek (hau da, politikan sartzen ez diren horietakoak) burmuinak jateko duten abileziaren beste froga bat.

Alonso joan egingo da eta akabo motorzaletasuna. Gaur telebistan txirrindularitza ikusten egon naiz eta, kasualitatez, Samuel Sánchezek irabazi du. Oso jende gutxik jarraitzen omen du Espainiako Itzulia, baina saskibaloi zale borrokatuak agertzen dira edonon… Espainiak jokatzen duenean. Atzo bertan ikusi nituen piperpototarren aurkaria erabakitzeko beste finalaurrekoaren irudiak telebistan eta apenas zegoen ikuslerik pabiloian.

Donostia perla hiria denez, hementxe bukatuko dut errepasoa. Victoria Eugenia antzokia gai bakartzat hartuta, Roberto Herrerok alkateari eginiko elkarrizketa plazaratu zuen Gipuzkoako Orakuluak atzo. Bukaera aldera, kazetariak kexak eta laudorioak planteatu zizkion. Laudorioen artean, ondorengoa, hitzez hitz:

- Que los chicos y chicas que acomodan al público son jóvenes, guapos y muy amables.

- Estoy de acuerdo. Siempre es eso mejor que una acomodadora metida en años. La estética también es importante.

Bere eremura eramanez gero, laster Denis Itxasori utziko diola tokia? Non kristo zuen gizon honek burua horrelako gauza bat botatzeko.

En castellano

Mikel Iturria 2007/09/16

Re: Harrittua eta perplejua

birasuegi — 2007/09/17 07:27

Bai, nik ere elkarrizketa irakurri nuen, eta erantzun horrek zur e6ta lur utzi ninduen. Benetan horrela pentsatuko du edo sinpatikoarena egiteagatik esango zuen?


F1 ari dagokionez, nik lehen oso gustoko nuen, Montmelora bi aldiz joana naiz, hara milaka alemaniar eta euskaldun eta kataluniar gutxi bayzuk joaten ziren garaian. Orain ez naiz joaten eta ez naiz bueltatuko Alonsomania bukatzen den arte.



Re: Harrittua eta perplejua

elena — 2007/09/17 10:49

Non kristo zuen burua? Ileapaindegian. Estetika for ever!



Re: Harrittua eta perplejua

patxi lurra — 2007/09/17 16:39

Gaurko "The Country" egunkariaren azalean ikusita:


Albiste nagusiaren alboan, apur bat beherago baina letra tamaina beragaz, lerroburu hau: "A un solo punto de la leyenda". Eurobasketen Espainiako saskibaloi selekzinoaren bigarren postuaz ari ziren.


Honen azpian, koadrotxo horian: "Un día agridulce." Eta banan-banan, hiru albiste hauek: "España conquista el Europeo, su primer gran título." (boleibol selekzinoari buruz). Behean, "Alonso pisa los talones a Hamilton al llegar tercero en Bélgica." Eta azkenik: "Cinco españoles suben al podio en Portugal, donde Rossi deslumbra."


Batzuen "ez-nazionalismoa"k hunkitzen nau.



Re: Harrittua eta perplejua

Jozulin — 2007/09/17 19:20

Gizonoi gutxien uste dugunean ateratzen zaigu barruan daramagun (h)arra.



Re: Harrittua eta perplejua

leire — 2007/09/18 15:38

Ondo pasu genduan afarixan, ezta?


Anjel Lertxundik be bere zutabian aittatu dau. Harrittuta geldittu naiz Donostiako alkate "Adonis" Elorzak egindako adierazpenekin!


Txarto gabiz eskaparatismo honekin, txarto!



Re: Harrittua eta perplejua

iturri — 2007/09/18 21:44

Birasuegi: Alonsomania horrek luze iraungo duelakoan nago. Beste zaletasunen bat topatuko beharko duzu.


Patxi: La Nación da Grupo Intereconomíak atera nahi omen du periodiko berriaren izena.


Jozulin: kazetaria eta alkatea, biak gaizki.


Leire: ederra Lertxundirena. Ea noiz egiten dugun datorren afaria.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31