Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Uztaila 16 Etxetik erraza dirudi
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Etxetik erraza dirudi

Aurreko mezuan idatzi bezala atzo goizean egon nintzen Más que palabras irratsaioan.

8:45etan iritsi nintzen Miramonera eta bertan egin nuen topo Txaro Arribasekin. Irundik ezagutzen dut Txaro eta plazera izan da berarekin batera tertulian egotea.

9:05ean ireki du saioa JVk eta aurkezpena egitera gonbidatu nau. Aurrekoan Julen Iturbe-Ormaetxeren estreinako saioa entzun nuen eta lantxo hori prestatuta neraman. Zaila izaten baita norberari buruz hitz egitea boteprontoan.

Txarorekin batera Dardo Gómez, Bartzelonan bizi den kazetari argentinarra. Ondo etorri zait eskarmentudun jendearekin batera egotea, beraiek hitz egiten baitzuten nik zer esana ez nuenean (eta hori askotan gertatu zait).

Bakoitzak bere teknikak erabili behar ditu ahal duen neurria emateko. Kanpotik begiratuta, Dardo edozer gauzetaz hitz egiteko moduko tipoa da eta zu berarekin zaudenean, eskertu egiten da hori. Txarori gustatzen zaio apunteak hartzeko erabiltzen duen koadernotxoa mahai gainean zabalik izatea.

Ez dut esango gustura geratu naizenik, baina, tira, pasa dut lehenengo saioa. Naturaltasuna eskatu zidaten eta horretan saiatu naiz. Txaroren bikotekideak, Iñakik, eman dit urrezko beste arau bat: ez dakizun gauzetaz, hitzik ez.

Bukaeran gusturago nengoen, baina konturatzeke amaitu da saioa. Hori bai, parabien edo boto positiboa emateko aukera izan dut. Kasu honetan, garbi neukan nori: Joxe Aranzabalek emandako datuak oinarri hartuta, euskal blogosferari egokitu zaio. Gehiago zehaztuz, hiru urte bete dituen eibar.org-eko blog komunitateari. JVk esan dit entzulegoak ez zituela nik esandakoak ulertuko. Berdin zait, pixkanaka joango gara pozoia barreiatzen.

Hurrengo asteetan oporretan egongo naiz eta blogean nabarituko da hori. Zaindu.

En castellano

Mikel Iturria 2007/07/16

Re: Etxetik erraza dirudi

Gari — 2007/07/15 21:46

Entzun dut! Zorionak eta eskerrik asko, tokatzen zaidan parteagatik.


Escolarrena ondo prestatuta zeneukan, ez? Lastima ez duzula bide horretatik jarraitu, pixka bat kaña gehiago ematen. Zuk esaten duzu eskerrak Dardo, baina niri iruditu zait: "jopelas, honetaz ere Dardok hitz egin behar du?"



Re: Etxetik erraza dirudi

alajaina! — 2007/07/16 08:26

xagerau! ziur ondo egin zenuela.
Hasieran arrotza egiten zaizu mikroa, eta kokapena. Hori beti gertatzen da.



Re: Etxetik erraza dirudi

Jozulin — 2007/07/16 14:09

Disfrutau oporretan!



Re: Etxetik erraza dirudi

iturri — 2007/07/17 21:01

Kaixo:


Gari: entzule gisa zuk bezala pentsatzen nuen Dardori buruz. Nola aldatzen diren gauzak, kamarada, tertuliano zarenean!


Alaja: zu bai zarela alhaja!


Jozulin: saiatuko gara.



Re: Etxetik erraza dirudi

leire — 2007/07/18 17:23

Aupa, Iturri!


Nire espia lokartu egin zan! Zelan jarraittuko detsut holan? Ai! Seguru nago, baiña, zuk ondo egingo dozuna!


Milla esker gurekin akordatziagaittik. Ondo pasau oporretan!



Re: Etxetik erraza dirudi

iturri — 2007/07/18 22:44

Lasai, Leire, zure espiak ez zuen ezer galdu.


Eibar.org, champions league.


Zuk ere disfrutatu uda.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31