Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Maiatza 18 Museoen eguna, Donostian astea
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Museoen eguna, Donostian astea

Atzo internet eguna bazen ere, ez nuen inguruan ezer berezirik nabaritu. Aldiz, museoen eguna ospatzen baita gaur, Donostiako museoek prestaturiko egitarauaren berri emateko prentsaurrea egin zen eguerdian Victoria Eugenian.

Zazpi eguneko egitaraua prestatu dute, gaur hasi eta maiatzaren 24ra arte. Donostiako pertsona ezagun batek hitz egin zuen erakunde bakoitzak prestatu duena ezagutzera emateko.

Zientziaren Kutxagunea ordezkatuz Naroa Agirre atleta eta aktoresa aritu zen. Gazteleraz hasi, baina itxuraz eroso ez zegoenez, euskarara pasa zen berehalakoan.

Museum Cemento Rezola gunearen bozeramaile lanetan bertako langile izandako Javier Irazusta aritu zen eta Chillida Lekuren eleduna Teresa Cormenzana dendaria.

Unai Ugalde irakaslea Untzi Museoaren izenean aritu zen eta Inazio Mujika Iraola editoreak Aquariumaren berri eman zigun. Biak euskaraz.

Txaro Arteaga kazetaria, Emakundeko buru ohia, Elizbarrutiaren Museoak prestaturiko egitaraua bota aurretik, bertan bildutakoak harritu zituen gunea ezagutzen ez zuela aitortu zuenean. Nik ere ez, Txaro.

Amaieran, Juan Mari Arzak sukaldariak hitz egin zuen San Telmo Museoaz.

Ekitaldia Mitxel Ezquiaga kazetariak aurkeztu zuen.

Ugaldek Einstein-en esaldi bat bota zuen “petit comité”an: “Zerbait eskatu behar baduzu, eskatu denborarik ez duen norbaiti”. Edo antzeko-parezido. Apuntatu nuen libretan.

Gaurko Noticias de Gipuzkoa egunkariaren azalean ageri da argazki hau.

En castellano

Mikel Iturria 2007/05/18

Re: Museoen eguna, Donostian astea

alajaina! — 2007/05/18 17:48

museoak zer dira? diru jan leku horiek, 15 pisuko BOEak egiten eragozten dituenak?



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31