Harrikadak
EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Gustura joan nintzen oporretara apirilaren 2an (zortzi gau hemen). Beti bezala, kosta egin zait berriro martxa hartzea, baina ez dago beste erremediorik.
Bloglines-eko kontua bete samarra nuen itzuleran eta, gehienak irakurri beharrean, paso egitea erabaki dut. Hori bai, zenbait blog berriren buskan egon naiz. Kasu honetan, EITB taldeari erreparatu diot.
Etxe honi kosta egin zaio bide horretatik jotzea, baina azkenean hasi dira zenbait kazetari blog interesgarriak idazten. Jarraitu nuen lehena Roge Blascorena izan zen. Gero, Javier Vizcaínorena eta Dani Alvarezen Ganbaratik.
Aste Santuaren bueltan New York-eko korrespontsalaren bloga deskubritu dut. Luis Foncillas da bera. Kasu honetan, ez dago Radio Euskadiren guardasolapean, EITBren babesean baizik. José Félix Azurmendiren bloga ere bertan da.
Harritu nauena izan da ez dagoela euskaraz ari diren profesionalen blogarik. Eta ez dakit zein den arrazoia. Era berean, emakume gutxi daude blogatzen. Eskertuko nuke, bereziki, Arantxa Iturberen, Maite Artolaren edo Susana Mujikaren bitakorak. Non daude? Non zaudete?
Konatxe ondo ari bada ere, berea ez da kazetari baten bloga. Adibide behinena, seguraski, Muruarena litzateke.
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Ez diet batere aitzakirik atera nahi. Euskaldunak missing.
Baina, ez ote da izango, Bilbon basea duten kazetariek bloga dutela eta Donostian basea dutenek ez? Goizalde Landabasok bloga izango balu aklaratuko genuke. :-)
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Aupa Gari:
Bai, baliteke. Baina Foncillas New York-en dago...
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Hasier Etxeberria Konatxeren bloga ba da kazetari baten bloga, bai horixe. Zergatik ez da?
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Aupa Luistxo:
Nire iritzia da, baina, pentsatzen jarrita ez nuke jakingo esaten zergatik.
Hobe dut esatea ez dela "bakarrik" kazetari baten bloga.
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Bai, Foncillas New Yorkeko MTVn dago, baina bere "campo basea" Bilboko Radio Euskadi da, oker ez banago.
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Hori esan dit irrati horretako kazetari batek. Beraz, itxoingo dugu proiektuak argia ikusi arte.
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Tira ba, itxoingo ditugu Euskadi Irratiko blogak. Ea nori ematen dioten. Marian Beitialarrangoitia Faktoriako ahotsetatik kendu dute herri batean ANVko zerrendaburu dela ikusi dutenean.
Kontuz ibili beharko dira kazetari blogariak.
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Bertigo apur bat ematen du Luistxo eta Iturri erraldoiak norberaren blogaz eztabaidan ikusteak. Iruditzen zait, gainera, biek dutela arrazoi, Iturrik dioenaren bidetik, nire alua.mundua.com ez baita kazetari bokazioz eginiko bloga, nahiz eta, Luistxok dioenaren bidetik, kazetari ere banaizen eta kazetarien kontu zenbait ere agertzen diren bertan. Batzuetan erraza da oso Salomonen lekuan jartzea. Hala ere, zin dagidana da ez dela EITBren eskutik etorritako ezer. Kontu pribatuagoa da edo nahiko luke izan, bederen.
Re: EITBko kazetarien euskarazko blogak non daude?
Check it out: http://zuzeu.com/2009/10/18/gure-artean-horrelakorik-ez/
Lasai, Pernan
Bai, enteratu gara amaitu duzula amaitu duzula Zuzeurekin, baina lasaitu piska batean, arren.