Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Martxoa 28 Ilarak
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Ilarak

Goizeko 8:00etan, Anoeta Estadioko takiletan bi lagun zeuden teilatupean egunkari bana irakurtzen. Lehenengoa 6:30etan hurbildu omen da leihatiletara Realaren 30 bazkide txartel patrikan zeuzkala. 11:00etan zabaldu dituzte leihatilak. Hau da, lau ordu eta erdi egon da itxoiten.

11:00etan atera naiz lantokitik erdigunera joateko. Dozenaka lagun zeuden ilara luzean Realak larunbateko partidarako abonatuei doan banatuko dien bina sarrera jasotzeko zain.

Irudia: Realsociedad.com

Arratsaldeko 18:30etan ere jende asko zegoen zain. Goizean baino gutxiago, hala ere.

Ez zait logikoa iruditzen. Bazkaltzerakoan lankide batek galdegin dit ea zein den gure gizartearen anestesia mota. Ez dakidala erantzun diot.

Hori bai, dosi galanta jarri digute.

Mikel Iturria 2007/03/28

Re: Ilarak

Pankraskin — 2007/03/29 07:38

Eta ez al da soilik jendeari futbola gustatzen zaiola, eta doan Lehen Mailako partiduak ikustea ez dela eguneroko kontua?


Eta kritika bera egingo al zenuke Musika Hamabostaldian egiten diren ilarak komentatzeko?



Re: Ilarak

iturri — 2007/03/29 08:35

Egunon Pankraskin:


Ez dakit zer esango nuke Musika Hamabostaldiko ilara horien inguruan.


Baina... atzo arratsaldean Arpa eta Gitarra emanaldia antolatu genuen Zorroagako Elizan... 60 lagunentzako.



Re: Ilarak

Pankraskin — 2007/03/29 09:24

Ez dut ulertzen zer esan nahi duzun.
Pozten naiz 60 entzule izateak emanaldi horrek, eta, nahiago bazenute gehiago izatea, ba poztuko nintzeteke 12 orduko ilarak baleude.
Nahiz eta niri arpa ez gustatu, ulertuko nuke jendeari gustatzea. Nire gustoak ez baitira neurri absolutu.
Inondik ere ez nuke esango logikoa ez denik, edo anestesiatuta zeundeketenik.



Re: Ilarak

iturri — 2007/03/29 10:04

Zer esan nahi nuen erantzunean? Lehen lerroan zuk esan duzuna: jendeari benetan futbola gustatzen zaiola, baina itxurakeria handia dagoela eta kultura ere gustuko dugula esan behar izaten dugula.


Kulturari dagokionez, primerako ikuskizunak izan behar dute, edo etiketa horrekin saldutakoak. Normalean, Kursaalen, Victoria Eugenian eta inguru horretan egiten direnak.


Hortik kanpo dauden ikuskizunak (edo Hamabostaldia, Zinemaldia, Jazzaldia eta antzeko zelofanaz kanpokoek)ez dute interes berezirik pizten.


Eta apuntean azaldu nahi nuena zen anestesiatuta gaudela "pan et circus" formularekin. Realaren martxa traketsa ikustea besterik ez dago: horrelako enpresa bat zuzentzeko gai ez den jendea dagoelako kontseiluan, baina, itxuraz, ez da ezer gertatzen pertsonaje horiekin.



Re: Ilarak

Pankraskin — 2007/03/29 10:54

Luze joko luke Realaren egoera eta dituen agintari inkonpetenteak zergatik ezin diren bota aztertzeko. Baina hori ez da gaia.


Ogi eta zirko beharrean gaude mundu triste honetan, eta ogi eta zirkoaz gozatu ondoren bere gizarteko arazoez kezkatzen ez dena, ez da kezkatuko ogi eta zirkorik gabe ere. Hori topikazo bat da.


Kontua da jendeari futbola gustatzen zaiola, eta Lehen Maila Gipuzkoan ikusteko modu bakarra (azken urtez, igual) Anoetara joatea dela, eta musu truk joateko aukera ez dela egunerokoa (bueno,azken urteotan bai).


Zelofanari buruz diozun gauza horretaz erabat ados nago zurekin, Zorroagako elizan jo zuten horiek Hamabostaldian Kursaalen jo izan balute sekulako betekada izango bailuke Kursaalak.


Zelofana kritikatzen baduzu, ados; futbolaren panem et circenses kritikatzen baduzu, ez nago ados.



Re: Ilarak

iturri — 2007/03/29 11:42

Ondo zuzenketa: "panem et circenses", eskerrik asko.


Anestesiarekin ez bazaude ados, zer egingo diogu!


Gainerakoan, larunbatean bigarren zatia ikusiko dut bakarrik (ni ere bazkidea naiz-eta). Lana daukat eta berandu iritsiko naiz Estadiora.


Anestesiatuta.



Re: Ilarak

alajaina! — 2007/03/29 16:06

ez duzu asko korriko iristeko :-D


Nahi baduzu, deituko dizut. Barruara ez sartzeko gauzak gaizki badoaz...



Re: Ilarak

iturri — 2007/03/29 16:34

Alajaina!: Amara Zaharrean dugu emanaldia, ez kultur etxean.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31