Harrikadak
Sarri, sarri edo Nicaragua Sandinista
Gaur iluntzean irratsaio hau ari nintzen entzuten. Gutxitan jartzen dut emisora hau, baina gaur hori zegoen sintonizatuta etxeko sukaldean.
Ari ziren PPk deituriko manifari buruz hitz egiten eta nola Jarcha taldearen "Libertad sin ira" kantua erabili zuten amaieran.
Aurkezleek, irrati kate hau izateko harritu nauen ausardiaz, bi proposamen egin dizkiete PPkoei hurrengo manifestazioetarako.
Sarri, sarri
Nicaragua sandinista
Zuen iritziz zein aukeratuko dute?
Re: Sarri, sarri edo Nicaragua Sandinista
Pi-LT taldekoa izango da Madrilgo hurrengo manifestapeñaren amaieran ipiniko daben abestia, neure ustez.
Re: Sarri, sarri edo Nicaragua Sandinista
Zer ez ote nuke emango Raxoirekin pogoan sarri-sarri dantzatzeagatik.
Re: Sarri, sarri edo Nicaragua Sandinista
Nire proposamena: Kortaturen A la calle abestia.