Harrikadak
Foballa eta merengeak
Astelehen iluntze honetan futbolaren kontuekin ibili naiz sarean bueltaka. Escolarrek eginiko aipamenak eraman nau Pierren blogera.
Bertan ikusi dut Diarios de futbol blogaren aipamen bat (El País egunkariko kazetaria den Enric Gonzálezi eginiko elkarrizketa).
Eta itxura ona duten beste bi hauek ere hartu ditut gogoan: Futbolitis eta Notas de fútbol.
Foballa ikustea gustatzen zait, nahiz eta jada ahaztu zaidan nire taldearekin gozatzea zer den. Datorren larunbatean merengeak datoz Donostira eta gustatuko litzaidake jakitea agintariek utziko al dieten hauei merengeekin jolasten? Edo azken bi kartelekin gertatu dena aintzat hartuz, betiko moldera bueltatuko gara?
Erantzuna bihar bertan jakingo dugu.
Re: Foballa eta merengeak
Bihar da jada. Zer dakizu kartelaz?
Re: Foballa eta merengeak
Kaixo Luis:
Oraingoz ezer ere ez. Pentsatzen dut direktibak prentsaurrekoren bat eskaini beharko duela kontu honekin.
Zurrumurruek diote igual bazkideei kobratutako dirua itzuliko digutela...
Re: Foballa eta merengeak
Kaixo Luis:
Oraingoz ezer ere ez. Pentsatzen dut direktibak prentsaurrekoren bat eskaini beharko duela kontu honekin.
Zurrumurruek diote igual bazkideei kobratutako dirua itzuliko digutela...
Re: Foballa eta merengeak
Argi dago, ba, iturri (ez dut zuri esan nahi). Merengeak, postrearen gainerakoan bada ere, 92Ž, jan egin behar dira. Baina ez katelik atera horratio!
Re: Foballa eta merengeak
zurrumurru okerrak
zuentzat, sarrera pare bat!
yuju!
Re: Foballa eta merengeak
ta kartela? non dago?
bere flickrean ez dute jarri, harri
Re: Foballa eta merengeak
Atzo gauean Deja vu irratsaioan entzun nion Susana Mujikari Realak erabaki duela betiko kartelera bueltatzea. Hau da, futbol zelaiaren argazki klasikoa.
Asko hitz eginda bi karteletaz. Nik entzun ditudan komentario gehienak txarrerako izan dira, batez ere Athletic-en partida iragartzeko erabili zenarengatik.
Beraz, Madrilen kontra Herederos de Rowan enpresak prestaturikoa ez dugu ikusiko... Gipuzkoako kaleetan.
Beraiek jarriko ote dute Flickr-en?