Harrikadak
Katixak bidalitako memeari erantzunez
Katixak bidali dit enkargua, "nitaz ez dakizkizuen bost gauza" kontatzeko hemen.
Baga: Hamazazpi urte betetzear nengoela, hirugarren lan-egunean, nirekin beharrean zegoen lehengusu bat hil zen lan-istripuz.
Biga: Bizitzaren lehenengo 24 urteak baserri batean pasa nituen. Hau da, jatorriz baserritarra naizela.
Higa: Nire lehenengo taldea Bartzelona izan zela, Johan Cruyff jokalari zen garaian.
Laga: Pasa den mendearen bukaeran, gaur egungoa baino askoz ere atseginagoa zen María San Gil ezagutu nuen.
Boga: A-8an pasa nituen bi uda bidesaria kobratzen.
Eta memea ondorengo boskoteari bidaliko diot: Lo, Patxi Lurra, Leire, Etiam eta lozorroan dagoen Gabiria.
Re: Katixak bidalitako memeari erantzunez
Iturri, Patxi Lurrari nik bota nion enbitea!
(Bide batez, eskerrik asko nire eskaera betetzeagatik)
Re: Katixak bidalitako memeari erantzunez
Aupa Katixa:
Ez horregatik.
Patxirenarekin ez nintzen konturatu, egia esateko.
Re: Katixak bidalitako memeari erantzunez
niri beste aldetik erori zait oparia, baina eskerrik asko!
Re: Katixak bidalitako memeari erantzunez
Ez, ez nabil "suediarrarena" egiten. Baina neure pasadizo estralurtarrak kontau baino lehen burukoagaz ondo pentsaubiot. Neuk be Maria San Gil-eri buruz badeukot-eta zer aitortu...
Ondo bizi Katixa eta Iturri!
PD Zapatuan baiezkoa izango da. Saviok bere lehen gola sartuko deutse merenge nazkagarri horiei. Gogoan eduki.