Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2007 Urtarrila 16 Neka-nazkatuta nago
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Neka-nazkatuta nago

En castellano

Gaur arratsaldean goiz atera naiz lanetik. 5etan edo. Etxera iritsi eta tonto moduan aritu naiz telebistari begira: ETBn Pásalo (Javier Ortiz zegoen) ikusten ari nintzela, lo seko geratu naiz. Esnatu eta bi kate pribatu españoletan poligrafoa berriro boladan dagoela ikusi dut. Batean, Aramis Fuster, bestean Poli Díaz boxeolari ohia. Bietan aurkezle lirainak, neska-mutilak, galdezka.

Gero, España Directo, TVE 1eko saioa sintonizatu dut. Madril inguruko poblatu txiro batean sartu dituzte kamerak. Programaren tonua ezin dut orain kalifikatu. Dirudienez, hiru mutikok, ijitoak hirurak, auto bat lapurtu zuten Vicálvaro inguruan eta herriko polizia atzetik zutela ihesari ekin zioten. Harritzekoa bada ere, hiru mutiko horiei elkarrizketa egiten utzi diete ingurukoek eta hipermerkatu batean bezain lasai paseatzen zen kazetaria pobreziaren erreinutik.

Aristik idatzi zuen igandean Berrian "inoiz ez dut onartuko objektuak pertsonen aurretik jartzea. Oso joera arriskutsua da, autoa urratzen badiozu jabea zakur bihurturik hurbiltzen zaizun gizarte batean".

Sentitzen dut esatea Pako, baina objektu bihurtuta gaude jada. Batzuk, Poli Díaz edo De Pedro objektu baino, jostailu izan dira eta orain jostailu puskatuak bihurtuta daude.

Oharra: gustatuko litzaidake beste tonu bat idazterakoan, baina neka-nazkatuta nago.

Mikel Iturria 2007/01/16

Re: Neka-nazkatuta nago

indezent — 2007/01/18 09:14

Lasai, ez zara eta bakarra. Tonu gortxeago bat ere barkatuko genizuke.
Doako telebistak zakarrontzietan biurtzen ari dira eta egun bat iritsiko da (ez bada iritsi) pundamentuzko zerbait ikusteko plataforma digital bat kontratatu beharko duguna; dirua, dirua eta dirua, objetuak, objetuak eta objetuak erosteko.
Nirekin behintzat, oraingoz lortu duten bakarra lehen baino telebista gutxiago ikustea izan da, ez da txarrena



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31