Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2006 Azaroa 26 Duela ia zazpi urte
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Duela ia zazpi urte

En castellano

1999ko azaroko azken igandea zen. Gaur bezala Donostiako Maratoia hiriko kaleetan. Goizean periodikoaren bila abiatu nintzenean, ojoplatiko geratu nintzen kioskoan egunkari baten azala ikusi nuenean. The organizationek bukatutzat eman zuen orduko su-etena. Azaroaren 29a izan zela esango nuke.

Hainbeste haserretu ninduen notiziak, une hartan bertan erabaki nuela, egoerari buelta emateko, Kursaalen kontzertua eskaini behar zuen Compay Segundo xaharrenera joatea. Sarrera gutxi gelditzen ziren eta garestienetakoa erosi behar izan nuen.

Espero dezagun halako gauzarik ez gertatzea berriro. Irlandako azken egunetako gertakizunek demostratzen dute duela hamar urte abiatutako bake prozesuak han ere arazoak dituela. Hemen, berriz, gehiago. Besteak beste, Espainiako bigarren alderdi politikoagatik (atzo ere manifestazio jendetsua Madrilen, prozesuaren kontra).

Apenas dugu prozesuan ari diren eragileen informaziorik eta jendaurrean egiten ari diren eszenaratzea hirugarren mailakoa dirudi. Kezkatzen nau hemen ez dagoela prozesuaren alde dagoen jendea biltzeko inolako mugimendurik edo liderrik. Hau da, prozesuaren alde egon daitekeen ideia ezberdinetako jendearen bultzada edo presioa behar izanez gero gizartea kalera aterako duen lidergo falta sumatzen dut.

Aurreko su-etenean sarea, internet, ez zen apenas esistitzen, 1.0 zen. Gaur egun 2.0 da. Honetarako ere erabil dezakegu. Ez zait otutzen, une honetan, zer egin horrelako mugimendu boteretsu eta plurala sortzeko, baina komeniko litzateke jendeak horri buruz hausnartzea.

2.0 bake prozesu baten aldeko ekimena.

Mikel Iturria 2006/11/26

Re: Duela ia zazpi urte

patxi lurra — 2006/11/30 17:51

"Hau da, prozesuaren alde egon daitekeen ideia ezberdinetako jendearen bultzada edo presioa behar izanez gero gizartea kalera aterako duen lidergo falta sumatzen dut."


Hauek saiatzen dabilz...



Re: Duela ia zazpi urte

iturri — 2006/12/01 23:14

Aupa Patxi:


Egia da. Ea zorterik duten.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31