Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2006 Azaroa 10 BECen talka: Euskal Herria, Jamaika, Katalunia, Kuba... Palestina
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

BECen talka: Euskal Herria, Jamaika, Katalunia, Kuba... Palestina

En castellano

Atzo pasa nintzen Pagoa aretotik. Goizean periodikoan ikusi nuen bandaren argazkia portadan. Barrualdean Jon Eskisabel & Mikel Lizarralde bikoteak sinaturiko bi orrialdeak.

18:15etan iritsi nintzen. Kanpoan apenas zegoen girorik (industrialdea da Pagoaren auzunea). Atarian kamioi bat aparkatuta. Tabernatik sartu eta Ruperrekin egin nuen topo. Gitarra zintzilik, tximista bezala alde egin zuen. Anari hantxe zegoen, baina segituan desagertu zen hau ere. Eneko BAP, Jitu, Zulu… betikoak.

18:30etan hasi zen banda berriro entsaiatzen: Pintza, Benas, Sorkun, DZ, Jon Elizalde… (etxeko harrobia), Kataluniatik La Kinky Beat taldeko perkusio jotzailea eta abeslari bat, Kubako baxu jotzailea (Victor Navarrete), Jamaikako Lisa Dainjah, Masta Blasta, Bubbler Waul... Eszenatokia ttikia zen hain talde handiarentzat.

Egun batzuk daramatzate entsaiatzen, goiz eta arratsalde. Ordubeteko saioa ikusi ondoren, aurrekoan pentsatu nuen gauza bera pasa zait burutik: Ferminek muntatu du kristoren banda kontzertu bakarra emateko, baina lan berarekin hilabeteko bira egin zezakeen.

Gaur arratsaldean ere entsegua egongo da Oiartzunen. Larunbatean, berriz, kontzertua BECen. Larunbatean ez naiz han egongo (asteburua eta beste zenbait egun kanpoan pasako baititut) eta horregatik pasa naiz lokaletik.

Herenegun, Israelgo estatuak ere 18 esan zuen: 18 palestinarren gorpuak jarri zituen mahai gainean. Akats teknikoa omen. Elkartasuna erakutsi nahi izanez gero, aukera izango duzue sapatuan Barakaldon egongo baita Palestinako DAM hip-hop taldea.

Bertara joan beharko du Lander tertulianoak (berandu iritsi baita gaur eta ez du ezer ikusteko aukerarik izan). Eider ere berdin. Biak egongo dira han. Nik ere burua eta bihotza hantxe izango ditut.

Mikel Iturria 2006/11/10

Re: BECen talka: Euskal Herria, Jamaika, Katalunia, Kuba... Palestina

lander — 2006/11/14 01:35

Ostias, txo, ba ezin izan genuen joan. Gaur Sorkunekin bazkaldu dut. Ez dit bazkari osoan begiratu. Postrean esan dit: Azkeneko aldia. Gero zerbait hitz egin dugu. Lana nuen, Mikel. Lana, redios.



Re: BECen talka: Euskal Herria, Jamaika, Katalunia, Kuba... Palestina

iturri — 2006/11/15 19:35

Kataluniatik etorri berria naiz EHra. Ez dut oraindik irakurri kontzertuari buruzko ezer. Ea zer dion prentsak.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31