Harrikadak
Badaude gauza tristeagoak, Ezquiaga
Sustatun irakurrita enteratu naiz Diario Vascoko kazetariren bat ez dela oso abila izan Miguel Angel Lotina meñakarraren profila egiterakoan.
"Lotina aprendió castellano a los ocho años en la escuela, porque en su casa sólo se hablaba el euskera. «Mi padre nunca me habló en castellano. En mi vida se dirigió a mí en castellano y eso que sabía hablarlo. A sus hijos, siempre en euskera», recuerda. Aprendió euskera vizcaíno, que ya apenas se habla".
Oker ez banago, horretaz ari zen Asier Sarasua oharkabean pasa den donostiarzentrismoa apuntean. Niretzat donostiarzentrismo hutsalaren adibiderik behinena Mitxel Ezquiaga kazetaria da.
Noiz eraman du kazetari honek euskal abeslari bat, demagun Ruper Ordorika, telebista lokal batean duen saiora? Inoiz ez. Zergatik? Ideiarik ez, baina uste dut gehiago dela Mitxelen errua, Ruperrena baino (Ruper kendu eta jarri beste batzuk: Joseba Tapia edo Bide Ertzean, orain diskoa atera duten zenbait euskal musikari ezagun aipatzeagatik).
Gaur, tabernan kafetxo baten aurrean, bere zutabea irakurri dut eta Lotina "triste"a dela jarri du idatziz. Gutxi ezagutzen dut Lotina. Gizon langilea iruditzen zait, behe-behetik goi mailara iritsi dena, aita baserritarraren lan egiteko grina jaso duen gizona, ezina ekinez egina. Ez hori bakarrik: berak uste duena baino inteligenteagoa, ironikoa ere bai.
Ezquiagak, berriz, beste zerbaitetan nahi du guk jartzea atentzioa. Eta nire ustez benetan tristea dena da kazetari hau bezala, tronuan eserita dagoen jendea, agoantatu behar izatea.
Re: Badaude gauza tristeagoak, Ezquiaga
Donostiarzentrismoa? Bilbozentrismoa? Giputzak? Bizkaitarrak?
Neu aspaldi nabil Gipuizkaia eta Bizkuzkoa moduko kontzeptuak eraikitzen. Probintzianismoaren aurkako antidoto bikaina izango da, xehetasun guztiak zehaztuko ditudanean. Ikusikozue!
Aupa Lotina eta gora Erreala!
Re: Badaude gauza tristeagoak, Ezquiaga
Kontuz, Patxi. Vocentok fitxatuko zaitu-eta. ETT klausularik badaukazu?
Re: Badaude gauza tristeagoak, Ezquiaga
Badira, bai, halako piña bat Donostia inguruan oso castellanoak direnak, eta sekuuuuuulako malabarismoak egiten dituztenak Donostia espainiar bat agertzeko. Behin Benito Lertxundi eraman zuen. Mundu guztiak ditu defektoak. Ezquiaga bezalako tipo alaiek barne. Pirritx eta Porrotxek kontratatu zezaketen, gaztelerazko espektakulua berak egin dezan. Eske, ozea, dauka una gracia más dibertigarri txatxi piruli!
Re: Badaude gauza tristeagoak, Ezquiaga
Ene! nolakoak zareten gero donostiarzentrismoarekin gora eta behera.
Nik, tanborrada gustatzen zaiola onartzen duenik ez dut ia inor ezagutzen. Hori bai, ikustekoa izaten da urtarrilaren 20an nola egoten den Alde Zaharra eta ez hain zaharra. Idem Aste Nagusiarekin. Idem Jazzaldi eta Zinemaldiarekin (a zer pijerioa eta abar, baina lepo). Idem Bob Dylan-en kontzertuarekin (Dylan gajoa, halakorik aguantatu beharra ere...). Zerrenda amaitezina da.
Re: Badaude gauza tristeagoak, Ezquiaga
Donostiarzentrismoaz azken berba, benetan, zin dagizut Iturri.
Zumaiako lagun batek esandakoaz gogoratu naz egunotan. Berak esaten dau gipuzkoarren jarrera donostiarrekin aldatzen dabilela. Lehenago, historikoki, Gipuzkoan uriburuak ez eukala gaur egun deukon garrantzia. Are gehiago, donostiarrak bigarren maila batean egoazala beste gipuzkoarren ustez (bai behintzat tolosarren edo azpeitiarren ustez) eta mesprezuz be ikusten zituztela.
Gaur egun edozein gipuzkoarrak etxea eduki gura ei dau Donostian, lehenaldiko joera zentrifugoa zentripetatzen dabil antza.
Egia da be bai "Ñoñostia" eta holakoak bolo-bolo erabiltzen dituztela gipuzkoarrek, baina...
Re: Badaude gauza tristeagoak, Ezquiaga
iepa! es nekien kazetaria izena duen ezquiaga!badirudi inork ez du atsegin gizon horiek...
argentinakoa naiz,orain dela lau urte euskara ikasten dut (uste dut gutxi ikasten dudala)
goraintziak eman dizkizut
angela diaz ezquiaga