Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2006 Ekaina 17 Soma 107 itxiko dute
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Soma 107 itxiko dute

En castellano

Ekainak 19, eguneratzea: Gaztelerazko blogean Lok utzitako komentarioari kasu eginez, obra egin eta ateak zabalduko dituzte. Beraz, Soma 107k izango du jarraipena.

Gaurko nire lehen asmoa etxean lasai egotea zen. Bigarrena Rafa Ruedak atzo Elgetan eman zuen kontzertuaren kronika moldatzeko gai ote nintzen ikustea. Baina Argentinako aurrelariak area ingurura hurbiltzerakoan, Serbia (eta Montenegro) selekzioko atezainari jartzen zitzaion kezka aurpegia jarri zait bi tokitan irakurri dudanean gaur, larunbata, egingo dutela Soma 107 aretoaren despedida-jaialdia. 9Cdr-en lehendabizi, Wikigidan ondoren.

Pasa den maiatzean, Ajo y Mastretta, poeta eta musikaria hurrenez hurren, bikotearen "Striptease cardiovascular" emanaldia antolatu genuen bertan eta oso gustura egon ginen kobazuloan.

Tristezia eta pena sentitu ditut horrelako toki xarmanduna itxi behar dutela jakin dudanean.

Animo eta ea beste nonbait elkar ikusterik dugun. Eskerrik asko pasarazi gaituzuen une on horiengatik.

Mikel Iturria 2006/06/17

Re: Soma 107 itxiko dute

arka! — 2006/06/18 10:47

Nik ere momentu onak pasa izan ditut kobazulo horretan. Batido eta garagardo artean eta nola ez besteen ke artean (nik ez baitut erretzen). Pena da, donostian horrelako tokiak behar direlako. Horrelako proposamenak beti eskertzen dira. Ea beste zerbait irekitzen duten.



Re: Soma 107 itxiko dute

rippey — 2006/08/08 12:39

zer gertau da zehazki, dagoeneko pintada berria egin dute grow restaurant eta noseke antzekoa dirudi
laister berriro irekita
enjoint!!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31