Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2006 Maiatza 30 Redondo Terreros ez da mileurista
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Redondo Terreros ez da mileurista

Bloglines.com biltzaileari esker, jakin dut Redondo Terreros politikari ohia fitxatu duela Esther Koplowitz dirudunak kontrolatu berri duen enpresa bateko kontseilari gisa. Eta nondik jaso dut berria? EAJko senatari den Anasagastiren blogetik.

Orojakileari galdetu eta berehala bildu dizkit izendapenaren berri ematen duten albiste batzuk. Emaitzei erreparatuta, aurreratuena El Mundo egunkaria izan dela ikusi dut, ekonomia orrietan aipatu baitzuen notizia maiatzaren 22an.

Anasagastik dio 100 milioi pezeta jasoko dituela hilean. Akatsa izango dela uste dut eta soldata hori urtekoa izango da. Sindikalista baten seme izateko ez dago txarto.

Lerro hauek idatzi ondoren mileurista kontzeptua etorri zait burura. Hau da, 30 urte inguruko unibertsitario prestatuak, hilean 1000 euro jasotzeko larri dabiltzanak.

Kalkulagailua zabaldu dut ordenagailuaren pantailan: 600.000 euro zati 365 egun berdin 1643,83 euro gordin.

Beraz, Nicolasín-ek egunero gazte askok bi hilabetetan jasoko ez duten dirua eramango du etxera.

Galdera ez da hain retorikoa: zeren truke pagatzen dira dirutza horiek?

Ah! Oreja familiak jarri omen du gizon hau toki horretan.

Mikel Iturria 2006/05/30

Re: Redondo Terreros ez da mileurista

patxi lurra — 2006/06/01 15:07

Negozio borobila, Redondo jauna.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31