Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2006 Maiatza 02 Euskal Herria Jamaika Clash, Fermin Muguruzaren disko berria
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Euskal Herria Jamaika Clash, Fermin Muguruzaren disko berria

"Euskal Herria Jamaika Clash" abestiaren bideoa da goikoa.

Apirilaren 23an Zazpikan agertu zen elkarrizketa jaisterik dago negugorriak.net webgunetik. Adi ibili, aste batzuk barru kenduko baitute.

Irun-Kingston konexioa, Ferminen artikulua Berrian, apirilaren 29an. Jamaikan bizitako esperientzia kontatzen du bertan. Euskarazko testu hau gazteleraz jarri dut nik pedradas blogean.

Maiatzaren 3an da diskoaren aurkezpena. Eguerdiko 12:00etan KMn. KM 2.0.

Maiatzaren 3an, gaueko 21:30etan, elkarrizketa Bertatik Bertara telebista saioan.

Maiatzaren 4tik aurrera egongo da diskoa erosteko aukera.

Maiatzaren 3ko eguneratzea: Maiatzaren 7an ez, maiatzaren 9an, gaueko 23:00etan, ETB1ek botako omen du Ferminek Jamaikan bizitako esperientziaren berri ematen duen dokumentala.

Maiatzaren 4ko eguneratzea: atzo egin zuen KMn aurkezpena Ferminek. Koloretsua, jendetsua, desberdina. Areto nagusian 60-70en bat lagun egongo ginen.

Horrela jaso dute komunikabideek atzokoa, Haria-tik tiraka

Berria

Eitb24.com

Gara

Diario Vasco

Noticias de Gipuzkoa

Dena dela, blogosferan ere izan da honetaz idatzi duen pertsonarik. Adibidez Gaztelumendi aka ptx

Diskoaz egin beharko dugu berba beste egun batean. Itxura oso ona du-eta.

Maiatzaren 7ko eguneratzea: "Euskal Herria Jamaika Clash" dokumentalaren estreinaldia gaur Irungo Lakaxita gaztetxean izango da. 18:30etan izango dela dio lotura horrek, baina atzo 18:00etan izango zela irakurri nuen.

Mikel Iturria 2006/05/02

Re: Euskal Herria Jamaika Clash, Fermin Muguruzaren disko berria

Neko — 2006/05/03 14:23

Post ona! eta goraipatzekoa Ferminen artikulua gazteleratzen artu duzun lana!



Re: Euskal Herria Jamaika Clash, Fermin Muguruzaren disko berria

kingston — 2006/11/21 19:28

Jamaikan grabatutako dokumetala hemen ikus dezakezue.



Re: Euskal Herria Jamaika Clash, Fermin Muguruzaren disko berria

iturri — 2006/11/22 07:51

Eskerrik asko Kingston, horren berri emateagatik.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31
WP Ander, 2011/12/31