Harrikadak
Hipobotiloiak
Hau da, hipokrisiaren botiloiak.
Atzo, Reala-Barça partida aurretik talde txuri-urdinaren administrazio kontseiluak bi karpa jarri zituen estadioaren kanpoaldean. Dirudienez, antzera egingo omen du liga amaitu bitarteko partida-egunetan.
Hernanin Sagarrondotik jaialdia izan da asteburu honetan ere.
Zer esan sagardotegi garaietan egiten ditugun kupeloietaz?
Eta kotiloiak?
Baina kontua da ezin direla honelakoak edo horrelakoak antolatu. Hau da, Terricabras-ek katalanez macrofarra deitzen dituen horiek.
Hobeagoak al dira ba alkoholik gabeko festa hauek?
Borisek Belgrad-en, Slobodan Milosevicen garaietan, izandako festa bat eta gaur egungo Bartzelonan gertatukoak konparatu ditu mezu honetan.
Lertxundiri lapurtu behar diot bukaera: hor kopon!
Re: Hipobotiloiak
Eskerrik asko eta hor kopon!
Re: Hipobotiloiak
gora irujo!
Re: Hipobotiloiak
Zertarako SMS bidez antolaturiko jaiak? Arazoak bakarrik ekarriko ditu eta, ondo ginen asteburuero kalean gora kalean behera "Mierda de Cuidad" bezalako abestiak entzuten.
SMS bidez ospaturiko jaiek arazoak eta medioetan azaltzea ekarriko dute, legeak gogortzea eta gaztediaren kriminalizazioa...
Re: Hipobotiloiak
Asuntu honeri buruz gehien gustau jatan gauzetarikoa gaur berton egunkarian irakurri dot.
Mieltxo Monfortek (Zenbat Garakidea, Bilbo Hiria Irratikidea,...) idatzi dau goikoa, tartean hauexek:
"Gure auzokide batzuek asteburu guztietan derrigorrezko zaratak, zikinkeria, liskarrak, txiza eta kaka (bai, kaka ere egiten dute atarietan) eta abar luze bat jasaten dituzte. Bilboko Iturribide kalean, esaterako, azken bost asteotan bi aldiz agertu dira Ertzaintzako beltzak botiltzarra egiten ari ziren gazteei oldartzeko." Ni neu lekuko.
"Debekatua dago debekatzea zioen 68ko beste lelo batek. Arazo larri honen aurrean metafisikan sartzea ez da batere egokia: Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak epai argia eman berri du: -Etxe batera sartzen den gaueko zaratak etxekoen eskubideak urratzen ditu-. Asko hitz egiten dugu giza eskubideez, baina batzuetan denontzat direla ahazten zaigu."
"Eta argi dago istorio honetan gazteak direla alderik ahulena, eta ez preseski erakusten duten asaldatzearengatik (ez dut uste duela aste pare bat Algortako Mentxakabarri gaztetxetik botatako gazteak botiltzarrean ibiltzen direnik)."