Harrikadak
Literatura, hizkuntza eta blogak
Bata Blogak eta Literatura izenekoa, datorren ostiralean, otsailaren 17an, izango da Ernest Lluch Kultur Etxean. Bestea, bezperan, Donostiako Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan, Alde Zaharreko San Jeronimo kalean.
Zehazki, Ibon Sarasolaren hiztegi berria
DK Literatura izeneko guardasola ireki berrian, ostegunean, Ibon Sarasola hiztegigilearen azken lanaz egingo dute berba egileak eta bi idazlek, Anjel Lertxundik eta Juan Luis Zabalak. Ezaguna da Lertxundi ere badela blogari eta Zabala periodista.
Joateko asmoa dut.
Blogak eta literatura mahaingurua
Sustatun agertu zenaz aparte, UEUren Literatura Saileko solaskideak, Edu Zelaietak pribatuan idatzitakoa ekarri nahiko nuke hona.
"Bistan da blogak eta literatura gogoko dituen edozeinentzat aproposa izan daitekeela mahaingurua. Horretarako, 4+1 formula hautatu da: lau idazle blogari eta moderatzaile blogari bat".
"Lehenik, idazle bakoitzak bere blogaren berri emanen du (nondik nora sortu, zergatiak...). Gero, moderatzaileak, gaur den egunean planteatzen zenbait galdera eta gai agertuko ditu, gonbidatuek beren iritzia eman dezaten. Azkenik, eztabaida publikoarengana zuzenduko da, edonork parte hartu ahal dezan".
"Erran gabe doa otsailaren 17koak blogosferan soka ekartzea ere izan litekeela bertze helburuetako bat".
"Eta, blogarien arteko kontu hauek mahainguru fisiko batean astintzea, ez al da kontraesankor samarra? Ez dut uste. Izan ere, mahaingurua ez da "informatikazaleentzat" bakarrik antolatu; are gehiago, (literatur) blogen berri ematea ere bada asmo nagusietarik bat, uste baino jende gehiagok oraindik ez baitu errealitate honen berri askirik".
Uste dut Eduk informatikazale baino, teknofilo adierazi nahi zuela.
Nahi baduzue, otsailaren 17an elkar ikusiko dugu. Lehenengo aldiz hartuko dut parte mahainguru bat moderatzen. Beti izaten da lehen aldi bat.
Re: Literatura, hizkuntza eta blogak
Ezin izango naz egon, Iturri, eta pena izugarria emoten deusta, aldez aurretik itxura paregabea baiteuko. Ea komentaukozun gertatu eta gero. Mesedez.
Re: Literatura, hizkuntza eta blogak
Aupa Mikel,
Zorte zure moderatzaile estreinaldian! Gaur beste konpromiso bat daukat eta ezin izango naiz joan...
Komentatuko didazu gaurko mahai-ingurua, fisikoki (domekan) eta birtualki blogosferan...
Re: Literatura, hizkuntza eta blogak
Ordu t´erdiz aritu ginen mahainguruan. Urliak esan zidan beste modu batez planteatu behar nuela mahaingurua, baina Sandia gustura egon omen zen entzuten… eta, badaezpada, ez nuen gehiago galdetu.
Gaueko izarra Markos izan zela esango nuke. Pena izan zen afarira ez geratzea.
Katixa ere ondo, seria, dotore eta gauza interesgarriak esaten.
Mendigreen-ek ez omen du "x eta literatura" formuletan sinisten, baina zer edo zer bota zuen.
Zalduak Volgako batelariak taldearen idatzia irakurri zuen. Eta horretan, Zigor-en paperean, nik lagundu nion.
Ez nuen/genuen lortu entzulegoak partehartzea. Pare bat galdera baino ez zen egon-eta.
Interesgarriena afari ondorena izan zen, baina futbol zelaietan gertatzen dena bertan geratu behar dela diote zaharrek eta berdin esaten dute gaueko kontu hauetaz nire etxean.
Hemen bukatu genuela bai idatz dezakedala.
Akabo.
Re: Literatura, hizkuntza eta blogak
Bloga koadernoa da, nahiz eta laukitxoak eta anillak eta txoixoaren gantz aztarnak falta dituen. Diarioa ere badela esaten dute, eta hala sinetsita nago neu ere. Hau da, gauza
konfidentzialakkontatzeko tartea, edo bitartekoa. Alegia, kuleroak airean jartzeko gunea.Horregatik, Atabalgo protagonista, dagoeneko, berria dela esan nahiko nuke, eta berau lusitaniako odola daramala zainetan, Pessoa legez.
Elbarria izanagatik iluna da Manu, fadoen malenkonia keinu bakoitzean azaltzen duena, irri egiten tematu aren, hurkoa pozez betetzeko ahaleginak egin arren.
Juse izenez ezagutzen dute batzuk, Puerto putetxeko damek, kasu, eta maitagarria dela esan ohi dute, kolega bat baino gehiago baduela: "beste bat".
Kalekumea da gure enkofratzailea, DVa bezain gipuzkoarra, inor baino gipuzkoarragoa, eta inor diodanean, inor diot. Gipuzkoarra ez ezik, GIPUZKOARRA da.
Ona da Juse, parrandan dena ematen dutenetakoa, behar izanez gero lau hankatan etxera joango den horietakoa, eta lau hankatan ez bada, lau hankekin.
Orain, gure Manuelek, baditu beste lau lagun. Eta horietako batek, gainera, belarrira kantu egingo dio: "Tu eres más vasco que mi puta madre".
Re: Literatura, hizkuntza eta blogak
Orduan hirugarren zatia izan zan hoberena? Hirugarren zatiak behar izango ditu ba Errealak aurrerantzean be bai, eta bigarrenak desagertarazi behin betiko. Hau da behin eta barriz harri beraren kontra egitea!
Re: Literatura, hizkuntza eta blogak
Kaixo Lander eta Patxi:
Manuel Jose portugesa ezagutu nuenetik, inoiz baino gipuzkoarrago nago. A ze enpeñoa zuen gizonak portugesa eta gipuzkoarra izateko! Diario Vascoren ahaleginaren ondorio izango da.
Realarena, Patxi, puffffff!!! Orain ikusi dut hiru puntura dagoela jaitsiera postua. Asko sufritu beharko dugu aurten ere.
Portugesa egiteko gogoa piztu zait. Portugesa eta giputza.
Re: Literatura, hizkuntza eta blogak
Partehartzaile batzuek sarean publikatu dituzte bertan esandakoak edo bertan esan nahi zituzenak:
Zapiainek:
1 eta 2
Katixak ere hau idatzi du.
Gabiria gonbidatu omen zuten. Ez zen joan, baina bai idatzi duela pentsatzen duena eta izan du zalaparta jarraipena sarean honek idatzitakoak.