Harrikadak
Bloglari ez, mesedez
Azkenean iritsi dira blogak Berriara!!! Zorionak, beraz. Asko poztu naiz, gainera, Anjel Lertxundirena delako horietako bat. Dena dela, gaur goizean periodikuan ikusi dudanean bloglari hitza, harritu egin naiz. Euskal blogosferan, nik dakidala behintzat, inork ez du hitz hori aipatu orain arte.
Ez dakit blokaren alde egin behar ote den, nahikoa hedatuta baitago jada blog hitza. Bitakora mantentzen duenari blogari edo blogile edo... esatea ondo deritzot, baina bloglari ez, mesedez. Ahoskatzeko zaila iruditzen zait-eta.
Aurreko batean Vilaweb-en irakurri genuen Catalunyako Termcat erakundeak ontzat eman dituela bloc eta blocaire, azken hau egilea izendatzeko. Alferrikakoa izango da Euskaltzaindiari argibideren bat eskatzea edo presa pizarra sartzea erabakiren bat hartzeko, baina, ea Berria egunkariko norbaitek baduen argibide gehiago ematerik.
Albistea Sustatun irakurri nuen, baina lehenago aipatu zuten Irratia.com-en Jabi Zabalak eta Patxi Gaztelumendik. Hona hemen saioaren lotura
Oharra: mezu hau Sustatu-ko albiste horren erantzunetan utzi dut.
Re: Bloglari ez, mesedez
Tira, mundu honetara hurbiltzen ari dira eta oraingoz ez dute ideia handirik zeri buruz idazten ari diren. Emango diegu denbora pixkat kazetari tradizionalei, jada martxa ederrean dabilen euskal blogosferara hurbiltzeko gonbitarekin batera.
A, eta lehenengo albistea irratia.com-en zabaldu genuen asteartean.
Re: Bloglari ez, mesedez
Aupa Jabi:
Eskerrik asko mezuagatik... eta zuzenketagatik.
Eta bai, ongi etorriak izango dira euskal blogosferara.
Aio.
Re: Bloglari ez, mesedez
nik, orain dela urte bat gutxigoraberza, egun batian gizagaixo ideia izan nuen eta euskaltzaindiari eposta bat bidali nion, iradokizun batekin
Blogaren izena euskaraz "postaleku" deitzeko. post-ak jartzen diren lekua baita
Zer deritzozue izenari?
Re: Bloglari ez, mesedez
Blog hitza ez da euskal hitz originala eta ezta ere kontzeptua, hori aurretik guziaren argitzeko; da arrotzhitz bat zeina ez da mailegua. Da arrotzhitza soil, kanpotik hartua zuzenki.
Blogak izkiriatzen duena da blogger bat, bloggerra. Horren antzera esaten da euskaraz ere zyklismoan sprinterra, datorrelarik hitza tik sprint hitza eta bere derivatua sprinter. Horrela gure kasu hontan ere blog eta bere derivatua da blogger. Ez dugu euskaldunok zertan deskubritzen ari behar sutsuki Mediterraneoa, zeren bait da millenioetan jada ezaguna duenarentzat ezagutzarik.
Re: Bloglari ez, mesedez
Aupa bioi:
Amodio jauna: ezin dut une honetan arrazoitu, baina ez zait gehiegi gustatzen postaleku izena.
Gerrikagoitia jauna: denbora pasa da, euskal blogosfera egin dugu (tartean zu bezalako beteranoek) eta irabazi egin du blogarik. Blogger, une honetan, ez zait egoki iruditzen. Bloggerrak ere blog gerra iradokitzen du, baina hori beste kontu bat da ;-)
Iturri-ez-filologoa.
Re: Bloglari ez, mesedez
Ba liteke agitzen zaigula berandu ibiltzea sarri guri euskaldunoi an euskarazko gaiak. Bai, izaten ahal da. Edozelan ere iruditzen zait dela sortuko zuena nekerik txikiena, horrek blogger hitzak. Hori hartu ez bada, ez bazen da purismoa gatik duda barik. Iduri luke gainera argumentatzen da, nahitara edo nahi gabe, kontra zuzendu txarto eginikoak, zeina ez da philosophia ona eta ezta praxi egokiena konpontzeko txarto eginak, salvu inmovilisten artean.