Hemen zaude: Hasiera Blogak Harrikadak Artxiboa 2005 Iraila 14 Anjel Lertxundik bloga behar du
Dokumentu Akzioak

Harrikadak

Anjel Lertxundik bloga behar du

Ez dut astirik izan azken egun hauetan behar den bezala pentsatu eta zeozer idazteko blogosferaren izkin honetan. Halere, atzo eta gaur Anjel Lertxundi idazleak bitan aipatu du txoko hau eta gustura hartzen dira horrelako aipamenak.

Dagokionari: bloga eskatzen ari da Lertxundi, ozenki gainera. Eta Berriak ematen ez badio, saiatuko da beste norbait Anjelenak blog batean jasotzen.

Adibidez ni saiatuko naiz: Eibar.org-en seguru toki bat egingo dizugula.

Gurean ez baduzu nahi, Lertxundi jauna, aholku bat: jaso itzazu zure idatzi guztiak, behintzat prentsan publikatzen direnak, blog batean, webgune batean. Adibidez, Javier Ortizek egiten duen bezala (laster, gainera, blog bihurtuko den webgunea, antza denez).

Bitartean, gustura irakurriko ditut egunero Lertxundik Berrian publikatzen dituenak eta noizbehinka Argian publikatzen dituenak.

Mikel Iturria, blogaria.

Eskopetera

Harrikada

Mikel Iturria 2005/09/14

Re: Anjel Lertxundik bloga behar du

patxi lurra — 2005/09/14 19:40

Ondorengoa idatzi eban Andu Lertxundik martxoan euskaldunon egunkari barrian:


*"PLAZAK"


Blogak, blokak, bitakorak, koadernoak, libretak, dietarioak? Demagun plazak. Gaztelumendiren plazan literatura eta konpromisoari buruzko debate interesgarria dabil egunotan. Katixe Agirreren plazara arrimatzen bazara, Lapsus linguae ipuina irakurtzeko aukera izango duzu bertan. Asko gara Joxe Aranzabalen plazan biltzen garenak, haren minbiziarekin kezkatuta lehen, haren osasuna ospatzeko orain. Internetek eskolari ekar liezaiokeenak arduratzen bazaitu, Jabi Zabalaren plazatik pasatzeko aholkatuko nizuke. Hainbat giroren babesñoa topatuko duzu Luistxo, Patxitrapero, Amatiño edo Julen Gabiriaren plazetan.


Herri barruko toki publiko eta zabalak dira plazak. Topa-guneak, enkontrurako lekuak, eztabaidarako tokiak. Bizitza modernoa izaera hori kentzen ari dela gure herrietako plazei? Ados, baina beste plaza batzuk zabaltzen ari da: Interneten daude.*


Enparantza bat behar du Anduk.



Re: Anjel Lertxundik bloga behar du

Iturri — 2005/09/14 22:21

Aupa Patxi:


Gaur egon naiz Koldo Izagirreren hitzaldi batean (Bertsoa begian) eta esan du, gutxi gora behera, plaza publikoa bertsolariena dela.


Eta blogariena ere bai, diot nik.



Re: Anjel Lertxundik bloga behar du

satorzulo — 2005/09/15 07:56

zeinek esan du anduk ez duela blogik?


horixe da interneten gauzarik politenetakoa, plaza publikoan parte hartzeko aukera ematen duela jendeak kantari ari dena zein den jakin gabe, eta artearen munduan gertatzen ez den moduan mezua nagusitzen da igorlearen gainetik



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Azken erantzunak
Parrandan iturri, 2012/02/05
Montoiarekin dantzan 27zapata, 2012/02/03
Really? iturri, 2012/01/16
Greatest hits Ander, 2012/01/16
Ederra! leire, 2011/12/31