Hemen zaude: Hasiera Blogak Araba maite Miñaoko Parke Teknologikoa

Araba maite

Miñaoko Parke Teknologikoa

Miñaoko Parke Teknologikoa

Miñaoko Parke Teknologikoan urtero antolatzen dute "ate irekien" egun bat. Azkenengoan, 2009koan, han egon ginen.

 

            Miñao herrian dugu Arabako Parke Teknologikoa, Gasteiztik hamar bat kilometro iparreruntz Durangorako errepidean. Ez dakit Araban besterik ote den.

             Urtero antolatzen dute “ate irekien egun” bat, zera, tokia eta bertako jarduna jendeari erakusteko ekitaldia. Beste urte batzutan izan dugu bertara joateko asmoa baina, arrazoiak arrazoi, inoiz ez gara izan. Aurten bai, begiratu, goizean goiz aditu orduantxe bertan zela, eta, bi bidarrez pentsatu barik, hara joan ginen ea zer topatzen genuen.

             Aparkatzeko problemarik ez. Hasiera behintzat ona.

1. Miñao kanpotik

 

            Tonto-tonto, heldu eta enpresa batean sartzen ahalegindu ginen. Ezin, lehenago inbitazioa izan behar genuen. Gero harrera gunean galdetu eta erantzun bera, ezin zela inon sartu, gehienetarako gonbitea behar zela eta ordurako denak agortuta zeudela. Nire eritziz, jarduna antolatuta dago alde batetik jende zehatz batek enpresak bisita ditzan; eta beste aldetik bestelako jendeteriak eguna pasatzeko, nahiz eta benetan parke teknologikotik ingurua edo besterik ikusi ez. Horretara, ezin izan genuen batere baina batere enpresarik ikusi. Ondo ez?

             Geu bestelako jendearen artean sartzen gara, aparteko gonbiterik ez dutenen arteko beste horiek. Beraien artean mugituko gara hara eta hona, ea zer.

 2. Miñao kanpoko aldea

 

            Badira, eta ez gutxi, guretako entretenimenduak. Hasteko globo bat, igo eta igo eta Parkea goitik ikusteko. Umeek gure dute, ume mordoak, eta demaseko ilara dago. Bertan gelditu beharko gara baina zortea gure alde dago, globoa izorratu da eta ez dago inorentzako. Libratu gara ordu erdi edo gehiago itxoiten egoteaz. A ze pena!

3. Miñao-Globoa

 

            Txu-txu tren bat ere badago, turistentzako erroberadun horietako bat. Ondo, gero hartuko dugu, dena geroko.

4. Miñao-Tren turistikoa

 

            Eta ez hori bakarrik, erraldoi edo hankapalu tantaien talde artezale bat ere kontratatu dute.

5. Erraldoiak

 

            Eta kometen erakusketa moduko bat. Baietz! Gauza pila dagoela umeekin eguna pasatzeko!

6. Kometak

 

            Teknologia Parkearen etxe zentralean sartuko gara. Bai, asmatu dugu, hemen aterpeko eskaintza gehienak jarri dituzte, hementxe dago saltsa. Bista ederra ere badago bertatik kristalezko lehiateri galanta daukate eta. Ikusizue:

 

            Etxearen barruan hainbat ikuskizun dugu. Epsilon Euskadikoek kotxe karreras bi dituzte ikusgai, bat, zuria aurreko bideoan ikusten zen. Bestea, beltza, ondoren, kotxe fantastikoa:

8. Epsilon Euskadi

 

            Horrez gain, baziren esperimentuak egiteko makinak, eta umeentzako espektakuluak esperimentuak eurak direla arretagai.

9. Esperimentuen gela

 

               Hitzaldi batzuk ere baziren, orain gogoratzen ez ditudan beste ekintzat batzuk, eta, besteak beste, fotografia tailer bat.

10. Fotografia tailerra

 

             Bukatzeko, teknologia maila altuko enpresak ikusteko ezer ez; baina goiza pasatzeko -eguerdirako dena bukatuta zegoen- oso ondo. Beste urte baterako, jakinik zelan funtzionatzen duen eta aldez aurretik joatea pentsatu badugu, ahaleginduko gara besperatik edo hainbat egun lehenago gonbiteak lortzen, ahal bada. Ene ba!, halako enpresetan sartzea badirudi FBIko bihotzean sartzea baino gaitzagoa dela! 

 

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.

Azken erantzunak
ibilbidea Leire, 2010/12/15
parkea Leire, 2010/12/15
Gaztelua Leire, 2010/12/15
euskara ederrean idatzia Amaia, 2010/12/14
iritzi bat baino ez Amaia, 2010/12/14
Etiketa lainoa
0 1. Txangoak familian Araban zehar 1936ko gerra 2. Liburuen kritikak 2009 Alegria Armentia Armiñon Arratia Arriagako parkea Artziniega Ataria Atxaga Añana Bigantxak Bizikletaz Bizkaiera Dantzak Dulantzi Egunkaria Elurra Euskara Añanan Mingainean Euskara festa Festak Futbol Gabonak Galeoiaren parkea Gamarra Garaio Gargantua Gasteiz Gaua Gazteak Gaztelua Harrijasotzaileak Hasier Etxeberria Hauteskundeak Hegoalde Herri kirolak Igerilekuak Igorre Ingudea Inkestak Jaiak Jolasak Jon Arretxe Katalunia Korsika Lastoa Liburu kritikak Lisboa Literatur kritika Literatura Makiavelo Martxelo Otamendi Mendia Miñaoko Parke Teknologikoa Nobela beltza Okondo Olarizu Oquendo Orduña Pagomakurre Pirritx, Porrotx eta Marimotots Politika Portugal Printzea Salburua Seminarioa Torturak Trontzalariak Txingorra Txosnak Txotxongiloak Txoznak Umeak Urduña Zaparrada Zeanuri Zezensuzkoak nobela beltza