Hemen zaude: Hasiera Blogak Araba maite Artxiboa 2010 Martxoa 09 Karteroak beti deitzen du bi aldiz
Dokumentu Akzioak

Araba maite

Karteroak beti deitzen du bi aldiz

Karteroak beti deitzen du bi aldiz / James M. Cain ; itzultzailea, Xabier Olarra. - Donostia : Elkar, 1985. - 1. edizioa.

 

            Beste nobela bat gure artean gehienbat haren kontura film bat egin zelako ezagutzen dugula. Hartu orduko nire kautako pregunta: “eta irakurri ahala pelikularena gogoratzen badut eta leidu baino lehenago zer gertatuko den baldin badakit?” Honezkero badaukat behintzat horren erantzuna: “ez, pelikulaz hari jenerala baino ez dugu akorduan. Horregaitik ez larritu”.

             Irakurtzen hasi orduko estiloak jo zidan bistara. Azkarra, ia telegrafikoa, elkarrizketa nahikotxoekin eta kapitulu motzekin, zortzi orri bataz bestez, hasieran gutxiago eta bukaerarako gehixeago. Historioa kontatu, apaindura barik, di-da, di-da, eta bukatu arte.

             Gustora irakurtzen ote den? Nobela honek lau, bost edo sei edo edizio gehiago izan ditu euskaraz. Bistan da bai gustatzen duela. Gainera kontu bitxia dauka, itzultzailea Xabier Olarra da, eta titulua lehen edizioetan “Karteroak beti deitzen du bi aldiz” da, eta azkenengo edizioetan berriz “Postariak bi aldiz deitzen du beti” Aiii, itzultzaileak irakurleok ikusten ez ditugun detaileak ikusten ditu. Eta gutxi balitz hasierako edizioetan “Erdal literatura beltza” sailean argitaratu nahi izan dute, eta halaxe jarri dute azalean, baina gero portadan nahastu, oker jaso, eta “Euskal literatura beltza” sail moduan jaso dute. Biblioteka gehienetan honetara izango dute sartuta.

 Karteroak beti deitzen du bi aldiz                              Postariak bi aldiz deitzen du beti

 

            “Baina bukatu mesedez, lerro hauek idatzi dituan horri, gustau egin zaik?” Bai ba, benetan obra ona da, hasieratik bukaeraraino, ondo kateatuta, ondo jantzita, dena ondo egina. Eta oso gustora irakurtzen da. Nota altua, benetan altua.

 

Imanol Trebiño 2010/03/09

Eta kritika gehiago

Arrotza — 2010/03/11 23:03
Eta liburu horri egindako kritika gehiago, oraingoan Bigarren Hezkuntzako ikasleek idatzitakoak, helbide honetan: http://tinyurl.com/yzhk3g8

Kritikak hementxe

Arrotza — 2010/03/11 23:08
Beste modu batez esana, kritikak "hemen":http://tinyurl.com/yzhk3g8

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

 

    Blog hau gai batzuen inguruan egiten da, egilea bera, berez, ez da eta batere interesante. Arlo bi jorratuko ditugu gehienbat:

1. famili artean Araban egin daitezkeen txangoak, eta

 2. liburu kritikak.

 Horrez gain, batek daki, idatzi ixilik ez egoteagatik, harrokeria.

Azken erantzunak
ibilbidea Leire, 2010/12/15
parkea Leire, 2010/12/15
Gaztelua Leire, 2010/12/15
euskara ederrean idatzia Amaia, 2010/12/14
iritzi bat baino ez Amaia, 2010/12/14
Etiketa lainoa
0 1. Txangoak familian Araban zehar 1936ko gerra 2. Liburuen kritikak 2009 Alegria Armentia Armiñon Arratia Arriagako parkea Artziniega Ataria Atxaga Añana Bigantxak Bizikletaz Bizkaiera Dantzak Dulantzi Egunkaria Elurra Euskara Añanan Mingainean Euskara festa Festak Futbol Gabonak Galeoiaren parkea Gamarra Garaio Gargantua Gasteiz Gaua Gazteak Gaztelua Harrijasotzaileak Hasier Etxeberria Hauteskundeak Hegoalde Herri kirolak Igerilekuak Igorre Ingudea Inkestak Jaiak Jolasak Jon Arretxe Katalunia Korsika Lastoa Liburu kritikak Lisboa Literatur kritika Literatura Makiavelo Martxelo Otamendi Mendia Miñaoko Parke Teknologikoa Nobela beltza Okondo Olarizu Oquendo Orduña Pagomakurre Pirritx, Porrotx eta Marimotots Politika Portugal Printzea Salburua Seminarioa Torturak Trontzalariak Txingorra Txosnak Txotxongiloak Txoznak Umeak Urduña Zaparrada Zeanuri Zezensuzkoak nobela beltza