Lagun batek esan dit...
Agur
Honaino heldu da bloga, lagunok. Pertsiana jaitsi dut, bukatu da akabo, hauxe da despedidea: zuek aukeratu agurrerako gehien gustatzen zaizuen formula, ni banoa eta. Blogak bete du bere funtzioa eta orain beste fase batean sartu nahi dut, ez hain fase publikoan, ezkutuan lan egiteko gogoa baitaukat.
Eskerrik asko hor egon zareten guztioi, benetan: plazer bat izan da. Beste hartan idatzi nuen moduan, "ondo esandakoak zuentzat opari. Txarto esandakoak, badakizue: sutara".
Besarkada bat pantailaren beste alderaino.
Re: Agur
"Blogak bete du bere funtzioa": hau da, su-etena ekartzea. Eta orain, agur.
Serio-demonio: seguru bueltatuko zarela.
Eta ez bazara bueltatzen, plazer bat izan da.
Ondo segi, Julen.
Re: Agur
plazerra izan da, txo.
pantallan ez, baina, ikusiko dizkizut betaurrekoak Bilboko kaleren batean edo tintaz betetako orri bildumetan.
Re: Agur
aio aio!
eskerrikasko zuri ere, eta bidaia on izan!
Re: Agur
"Blogak bete du bere funtzioa eta orain beste fase batean sartu nahi dut, ez hain fase publikoan, ezkutuan lan egiteko gogoa baitaukat"... Agurraren arrazoiek Elkarri-k emandakoen berdinak dirudite, ea zure bloga ere izenean letratxoren bat aldatuta berpizten den! Eta hala ez bada, eskerrik asko denagatik, plazerra gurea izan da.
Re: Agur
See you later, alligator.
Bueltararte!
Re: Agur
Buruan beste zeozer idazteko gogoa duzulako, blogak eskatzen duena baino patxaratsuagoko zerbait, seguru asko. Emaitza irakurtzeko gai izan gaitezela. Segi ondo, orratzak besazpian jarri, hitz-mataza luzatu eta harilkatu lan berria. Blogaren gainetik ere itsasoa ikusten ei da.
Re: Agur
Ba zer nahi duzu esatea! Hasteko, eskerrak eman behar dizkizudala zure eskuzabaltasunagatik. Gozada bat izan da zure hitzak hain erraz irakurtzeko aukera izatea.
Eta, gero, ba... pena ematen didala hemendik aurrera pertsiana itxita topatzea.
Baina bukatzeko... bilatuko zaitudala. Espero dut zurekin eta zure hitzekin berriro topo egitea, noizbait, nonbait.
Beraz, hurren arte,
Re: Agur
Ondo izan, Julen, eta aldi berria oparoa izan dezazula. Eta mila esker hemen utzi dizkiguzun perlengatik. Besarkada bat.
Re: Agur
Agur, baina ez adiorik!
Pantailan ez bada, paperean irakurriko ahal zaitugu!
Dena dela, honek ihes orokorra ematen du: aurrekoan Patxitrapero, orain zu...
Re: Agur
Eman diguzun albiste txar hau, hobeago baten aitzakia izango delakoan, AGUR BLOG AGUR!
Ea patxada gehiago behar duen horrek blogak beste gozarazten digun!
Ez zaitugu gehiagotan Bilboko Cicerone izango?
Re: Agur
Zinez sentitzen dot, Julen. Hau da galdera geurea. Baina neuk zortea deukot Irakurlearen Tartean ikusiko zaitudala lantzean-lantzean. Eta inoiz Tenpluan eta Bertan Bilbon.
Eskerrik asko Botxoari buruz idatzitako artikulu ederrengaitik. Au revoir eta hurrengorarte... Anariren kontzertuan eguenean?
Re: Agur
Ba bueno... zer esango dizugu, ba, besteok: holakoetan esaten dena, eskerrik asko eta, nola ez, bueltatu zaitez inoiz!
Ala majo, ondo ibili!
Re: Agur
Nonbaiten alkar ikusiko dogu.
Dabilen harriak goroldiorik ez!
Re: Agur
Ezer ez da betirako, dena da iragankorra.
Julen Gabiriaren bloga. OSTIELA! aldizkaria. Umezurtz gaude, gurasoak jan zituen kanibalak bezala.
Re: Agur
"Lagun batek esan deusta lagun batek esan deutsola Julen Gabiriak agur esaten deutsola blogosferari... pena handia askorentzat, neuretzat, behintzat, bai..."
Sorpresa bat jasoko nebala esan deustazu eta egia da, bai... ez neban espero... Eskerrik asko idatzi dozun guztiagaitik, gustura irakurri dogu ta!
Eta... agur, ez! gero arte Julen! Idatzitakoa hamen dago... idatzitakoak ez dau ihes egingo...
Re: Agur
Eskerrik asko, eskuzabal, eman diguzunarengatik.
Re: Agur
Eskerrik asko zure idatziengatik. Jende ugari animatu zen bere bloga irekitzera zure bloga irakurriz. Janirek dioen bezala "idatzitakoa hemen dago".
Adiorik ez!
Re: Agur
Julen, zure erabakia "errekontsideratu" nahi baduzu, hona hemen helbide egokia.
http://www.elpais.es/articulo/elpportec/20060328elpepunet_3/Tes/internet/Tener/blog/imprescindible/ser/cool
Laster arte!
Re: Agur
Kaka, ezin zapore txarra ahotik kendu:
Behin idatzi nuen eremu lauetan zuri buruz eta polemika antzu batean sartzeko izan zen. Gaizki esanak barkatu, eta zorionak arte egin duzun lanarengatik, dudarik gabe erreferentziala izan da.
Re: Agur
Aupa zu!
Apirilaren 1 aurreratzen, seguru. Ipuin eta istorio asmatzaile hauek ... :-)
Re: Agur
Eskerrik asko blogean eskaini diguzun guztiagatik. Ziur naiz blogaren bidez ez bada, helduko zaizkigula beste moduren batera zure pentsamendu eder horiek.
Muxu handi bat
Re: Agur
Adiorik ez, Julen.
Gero arte!
Eta besarkada handi bat.
Re: Agur
Banan-banan bazoazte nere blogari gustokoenak, aurrena Trapero, eta bere bidetik Zeu. Eskerrak atzean utzitako bide hau lorez josita laga dozuen, hainbat jendek eskuartean izan dituen lore ederrak.
Oin zeuek eraikitxako bodean zehar bidezidorrak sortuko doguz bestiok.
OSo ondo, Julen.
Sarri arte.
Re: Agur
Baiña zer da hau??? Blogista konpultsibuak zarie, epoka analogikuan ajiekin interneteko aruan... "Agur betirako" horrek ez dauka zentzurik blog konzeptuan: lehelengo Gari izan zan, oin zeu; eta bide batez enteratu naiz Patxitraperok be laga dabela??? (bai, ze izan be haren artikulo luze eta ugarixak, askotan, ez nittuan irakortzen eta halako baten eskapatu egingo jatan barrixa).
Badakizue zer pentsatzen doten? Zuen burua idaztera derrigortuta ikusi dozuela, eta itto: baiña gauza bat esango detzuet, artaburu halakuok: soluziñua ez dala iges egittia, agur melodramatikuak eginda; zeozer idazteko gogua daukazuenian idazten ikastia baiño.
Zuen agurrekin damutuko al zarie.
Adeitasunez, plastateko batzu.
Re: Agur
Ondo ibili Julen. La Laaaaaaa
Re: Agur
Bapo? Bapo. Jarrituko dugu pista, hala ere. Hurrengo blogs&beers-era arte.
Eskerrik asko, Julen.
Iban
Re: Agur
Ezkutuan?
Treguaz enteraoko ziñan ba?
Re: Agur
Hau da hau ustekabea, Julen. Maisua erretiratu egingo dela! Izango duzu beste beharlekuren bat esku artean, seguru. Blogean zeure posta irakurri, bai, baina ez nuen horrelakorik espero.
Non aurkitu behar zaitugu orain? Barkatuta zaude, gizona, gehien-gehienak ondo ere ondo esan dituzu-eta.
Re: Agur
Hau da hau ustekabea, Julen. Maisua erretiratu egingo dela! Izango duzu beste beharlekuren bat esku artean, seguru. Blogean zeure posta irakurri, bai, baina ez nuen horrelakorik espero.
Non aurkitu behar zaitugu orain? Barkatuta zaude, gizona, gehien-gehienak ondo ere ondo esan dituzu-eta.
Re: Agur
Zaplasteko bat emango nizuke, blog-a beste proiektu "serioagoren" batengatik aldatzen duzula susmatuko ez banu.
Lehenengoetako bat, propulsore txiki bat.
Gozada bat.
Re: Agur
gu sortu ginen enbor beretik...
Re: Agur
Agur eta ondo ibili Julen.
Urre gorriz iltzatuta geratu dira zaletu guztion gogoan blog honetako arekak.Cima Coppi. Betiko.
Ringraziare.
maite
Re: Agur
Idazten dizudan mezua 33.a duzu. 33 zenbakiak zentzu asko ditu, baina ez ditut aipatuko, hasiko zarete eta pentsatzen kristautu egin naizela (eta egia esateko, sotanak ez ditut neorrealismoko filmetan ere ikusi nahi).
Hauxe proposamena: 100era iristerakoan, atzera mezu berri bat idatzi: "Errore informatiko baten erruz blog hau amaitzera zihoala argitaratu da. Mezua, ordea, faltsua da: ez dut bloga uzteko inolako asmorik".
Nire ezagun batek funeraria ireki zuen herrian. Ez zeukan publzitatea egiteko diru gehiegi, eta hauxe egin zuen: egunkarian bere eskela argitaratu. Hurrengo egunean herrian bolo-bolo zebilen bere heriotza, baina, noski, ez zen egia. Merke atera zitzaion publizitatea. Ona, ez?
Bueno, txantxak aparte: Bilintxen apaletan laister ikusiko zaitugulakoan...
L.
Re: Agur
Bilbo zirrikituren batean ikusiko dogu alkar, edota izan leike geure Galdakoko tabernaren batean bidaia luzeak edota abesti laburrak gogoan eukitea.
Dana dala... gero arte, Julen!
Biba zu!
Re: Agur
Zure berri berrien zain; Eskerrik asko hainbatean pentsarazi nauzulako, produktiboa egin zait zure idazkietan murgiltzea, oso,
adiorik ez , punturik ez , pentsatzeko aldi bat
,
Re: Agur
Agur, Julen. Txinrridularitzako kontuak botako ditut faltan. René Marigil, Salvador Botella, Felipe Alberdi, Fausto Iza, Benigno Aspuru, Kosme Barrutia, eta nola ez, Gino eta Fausto.
Mila esker.
Re: Agur
bloga itxita be beste modu batzuetan eukiko dogu zure barri, seguru. Ia nobela eder baten bitartez dan, laster! ;-)
Re: Agur
Aupa Julen:
Lehengunean gurekin egon zinen institutuan eta eskerrak eman nahi dizkizugu.Zergatik?
"Ez zen txapa bat izan, natural natural egon zinen"
"Zuri gertatutako istoriotxoak ere kontatu zenituen eta gustora entzun genituen"
" Connemara-ren gaia engaiñua dela esan zenigun, eta guk aurretiaz gelan horri buruz eztabaidatu genuen"
-"Mundiala izan zen horrelako idazlea gurekin egotea eta pertsona "normala" dela ikustea.
-" Egunerokotasunetik hartzen dituzu istorioak...baina zuk berezi bihurtzen dituzu!"
Re: Agur
Aupa Gabriel Arestiko jendeari!
Ni ere oso gustura egon nintzen zuen artean, beste edonoiz ere joateko prest. Pena izan zen ordenagailuarena, baina, arazoak arazo, hitzaldiarekiko zenuten interesa igarri nuen, eta hori benetan eskertzekoa da. Hurrengoan gehiago, gela txikiago batean (epeltasun kontuak, badakizue).
Hizketan segitu nahi izanez gero, eskumako barran duzue nire helbide elektronikoa. Laster arte!
Azkenik, eskerrik asko erantzuna utzi edo mezu pribatuak bidali dizkidazuen guztioi, besarkada handi bat.
Re: Agur
kaixo julen:
Ibon naiz Gabriel Arestiko ikaslea naiz. eskerrak eman nahi nizkizun etortzeagatik eta blogaren ideia emoteagatik. horain nire poemak erakutzi ahal dizkiot jendeari. Gustokoa dut idaztea zuk bezalaze. guztatuko litzaidake nire blogan sartuko bazina eta iritzia botako bazenu.
eskerrik asko, denagatik mutil.
nire bloga www.escritos.blog.com da.
Re: Agur
Galdakotik ikusiko gera
bideoklipa
hor aurkitukozue gure azken bideoklipa. eskerrikasko!
38 gradu(myspace.com/38gradu)