Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2006 Otsaila 01 Kritikariei buruz
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Kritikariei buruz

Andrés Nagel eskultore donostiarrari elkarrizketa egin zioten duela aste batzuk Diario Vascon, eta orduko ideia bat ekarriko dut blogera, kritikariei buruz esan zituen hitzekin. Uste dut ideia horrek nola edo hala osatu egiten duela atzo Gotzon Barandiaranek Berrian idatzitako artikulua.

Ikusleak zure lanaren irakurketa bat egiten duenean, gustatzen zaizu, interesatzen zaizu?

Ez, eta kritikariarena gutxiago. Kritikariaren irakurketa sekulako kakao mentala izaten da, eta gehien-gehienetan sinplekeriarik handienean geratzen dira. Kritikariak ia beti aplikatzen ditu buruan dituen aldez aurreko ideiak, eta berdin aplikatzen dizkio arrozesneari zein paellari. Kanpoko irakurketa horri ez diozu kasurik egin behar, bestela erotu egiten zara eta.

gabiria 2006/02/01

Re: Kritikariei buruz

xme — 2006/02/01 13:18

Nagel jeniala izan da beti artisten inguruko mistifikazio eta mitifikazio hori guztia zakarretara botatzen. Galdetzen diote: "Zer esan nahi du zure figura horrek?". Erantzuna, beti: "Ez du ezer esan nahi, polita iruditzen zitzaidalako egin nuen horrela".
"Eta zergatik dago eskultura hori ez-dakit-nora begira, zeren sinboloa da?". "Ez da ezeren sinbolo: batera eta bestera mugitu, eta dagoen bezalaxe ondo geratzen zela ohartu nintzen".


Denek horrela jokatuz gero, pare bat artista ipurdi-bistan geratuko lirateke, baina batez ere kritikari asko geratuko lirateke diskurtsorik eta prebendarik gabe



Re: Kritikariei buruz

ire — 2006/02/01 13:35

Oso gai interesgarria da, batik bat zeregin horretan gabiltzanontzat. Labur beharrez, hiru gauza aipatu nahi ditut:




  1. Oso adierazgarria da idazle-jendeak kritikariak zentsuratzea. Iruditzen zait kritikaria bera geratzen dela nabarmen sinplekeriak esaten dituenean. Irakurlea inuzentetzat hartzen ote dugun? Eta idazleek? Zein da euskal idazleen maila? Nik egingo nuke gure kritikarien eta idazleen mailak hortxe-hortxe daudela.

  2. Jakina da nondik nora etorri diren kritikaren inguruko burutazio, iritzi-artikulu eta gutuna horiek. Benetan krudela iruditzen zait nola maiseatzen ari diren Berriako kritikaria. Hark Izagirreren liburuaz zer iritzi zuen esateko eskubidea izango du, behintzat! Gustuko izan ala ez, kritika, berez, subjektiboa da. Batzuentzat, maisu-lan dena, beste batzuentzat ezin irentsizko liburutzarra izan liteke, topikoz eta urregorrizko arabeskoz (edo ikatzezkoz, proletarioago) betea. Zergatik ez?

  3. Hizkuntzaren zailtasunak ez dauka lebarik? Garbi esan dezagun, Izagirreren liburua harago doan idazlana da, datozen, datozkeen, belaunaldiek ere, segurantzean, estimatuko dutena. Hala ere, gaur-gaurkoz, objektiboki, liburu zaila da gure gizarte diglosiko honetan. Halaxe da.



Kritikarion tipologia egiteko tentazioa izan dut. Baina beude honetan esanak. Osterantzean, ez nuke jakingo non sartu neure burua; hegopean, agian.


Ondo ibili



Re: Kritikariei buruz

iban — 2006/02/01 13:52

Gehienetan kritika ona edo sariren bat jasotzen duen liburua edo filma irakurri edo ikusten dugu.Beraz kritikari "lagun" bat edo ahal bada batzuk izateak berebiziko garrantzia du film edo liburu baten arrakastan.Baliteke sortzailean eragin eskasa izatea, normalean hau gustora egoten baita egindakoarekin, baina zalantzarik gabe produktuaren salmentan duen eragina oso nabarmena da.Kritika, azken finean, marketingaren beste adar bat bilakatu da.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema