Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2006 Urtarrila 20 Lizardi, beste bat zulora
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Lizardi, beste bat zulora

Aritzak, liburu-dendei buruzko informazioan dudan Eztarri Sakonak, abisua pasatu dit: Deustuko Lizardi liburu-denda gaur zarratuko dute. Verdesen itxieraren berri ere berak eman zidan, bide batez esateko.

Atzo arrastian pasatu nintzen handik eta bai, gaur dute azken eguna, eta igartzen zen: denda handia izanagatik, hustu samar zegoen, baina oraindik ere liburu interesgarriak han-hemenka. Batez ere, euskarazko liburu zaharrak eskuratzeko modua aurkituko duzue gaur joanez gero: Elkar argitaletxearen literatura sailaren hasierako edizio haiek, Erein aspaldikoak, Susa hasiberriak, Literatura Unibertsaleko aurrenekoak... oraindik ere perlak daude Lizardiko apaletan. Erdaretako literaturan, berriz, libururik onenak salduta daude, antza, baina eskuratzeko moduko ale eder batzuk geratzen dira oraindik.

Eztarri Sakonak esan didanez, iturri ona baita Aritza, arrazoi nagusi bi egon dira dendak pertsiana jaisteko: batetik, lokalaren jabeak alokairua dezente igo du eta dendaren arduradunek ezin izan dute kopuru hori ordaindu; bestetik, testu-liburuen denboraldia ez omen da ona izan, Lizardi ezin izan delako lehiatu prezio merkeagoak eskaintzen dituzten merkataritza gune handiekin.

Baina iruditzen zait beste zerbaitek ere huts egin duela, eta bitxia da: Lizardi nahiko leku onean dago kokatuta, Deustuko Unibertsitatetik oso gertu, baina hango ikasle euskaldun gehienek ezagutu ere ez dute egiten, eta ez euren erruz hain zuzen. Iruditzen zait Lizardikoek ez dutela asmatu euren burua saltzen eta garai berrietara egokitzen, esate baterako, unibertsitateko ikasleentzako erakargarria izan zitekeen materialean espezializatuz. Ez espezializazioan ez euren buruei buruzko irudia saltzeko orduan, Lizardik eta taldekide dituen Kirikiño eta Lauaxeta liburu-dendek ez dute asmatu, eta hor ere egon daiteke itxiera honen arrazoietako bat. Baina beharbada asko esatea da, eta ni (aitortzen dut) ezjakintasunetik ari naiz berbetan.

Edonola ere, arrazoiak arrazoi eta taktikak taktika, beste liburu-denda bat itxiko dute gaur, eta hori beti da esanguratsua, beti da zerbaiten adierazle, eta beti da galera kulturarentzat.

Joan nahi baduzue, Heliodoro de la Torre kalean dago. Hemen duzue mapa:

gabiria 2006/01/20

Re: Lizardi, beste bat zulora

leire — 2006/01/20 14:43

Zorionak, Julen! Egun bat beranduago, baiña nobenarixuan barruan. Disfrutau edade barrixakin!
Muxu bat



Re: Lizardi, beste bat zulora

Apala — 2006/01/20 15:51

Gure herriko GURE GAUZAK S.A.



Re: Lizardi, beste bat zulora

balaklaba — 2006/01/21 21:07

Dendariak uki ezin zaitzakeen fantasma transparentea dirudien arren, ez daramat ezer kamixetaren azpian. Gehien gustatu zaizkidan 5 liburuak -kolorea, papera, usaina eta 56. orriko lehen parrafoa - diruarekin erosi ditut, apenas 10 euroren truk. Lehen 20 eurotan zegoen "WHITMAN - POESIA COMPLETA, TOMO II - edición bilingüe" 3 eurotan atera zait! Zoragarria Andereak, Kulturarentzat, neretzat, Apalarentzat...!


Noizko hurrengo fusilamendua?



Re: Lizardi, beste bat zulora

Jabi — 2006/01/22 19:25

Ez ditut irakurri oraingoan iragan igandean Berrian ageri ziren "euskal editoreen" (Elkar) aieneak. Liburudendak ez ei dira zenbait argitaletxe bezain "ezinbestekoak". Klaro, eurak dendari ere badira orain. Lehiakide (ttiki) bat gutxiago.


Arrazoia ere baduzu Kirikiño-Lauaxeta-Lizardi hirurkoaren estrategia komertzial eta kalipu faltaz. Bestalde, egun Deustuko unibertsitatean euskal gaien (balizko) erosleak dozena batzuk baino ez dira, duela 20 urte ehunka ziren bitartean...



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema