Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2006 Urtarrila 09 Ramona
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Ramona

Ostiralean hil zen Ramona komandantea, gidarietako bat izan zena 1994ko urtarrilaren 1ean zapatistek San Cristobal de las Casas hartu zutenean.

Richard Weeks pintorearen "Comandanta Ramona" lana.

Hitz potolo asko aurkituko dituzu egunotan han eta hemen Ramonari buruz, ez naiz ni denak biltzen hasiko. Elena Poniatowskak motzean laburbildu zuen Ramonaren figura: "existe o casi no existe, es intangible. Ramona tiene el encanto de su falta de rostro y de su estatura de zacatito tierno, de musgo al pie del árbol, de niño de la calle". Izan ere, txikia zen Ramona, bai: diotenez, negoziazio mahaian jarrita, hankekin ez zuen lurra ukitzen. Negoziazio mahai hartan lurra gehien sentitzen zuena bera zen baina.

Borrokan sartu aurretik, jostun ona zen, eta berak egiten zituen soinean zeramatzan huipilak. Zapatismoa indarra hartzen hasi zenean, galdetu zioten zergatik sartu behar ziren borrokan, gizonez gain, emakumeak eta umeak ere. Tzotzil hizkuntzan erantzun zuen, eta gogoratu zuen zelan, jostuna zenean, hiru urte ematen zituen huipil eder horietako bat egiten, eta zelan, basotik San Cristobalera jaisten zenean soineko horiek saltzera, lau sos miserable ordaintzen zizkietela hangoek.

Ramonaren jostun garaia aipatuta, Evo Moralesekin gogoratu naiz, eta bere jertsearen inguruan esan direnekin, kontrako beste argumenturik ez dutenek horrelakoak nabarmendu behar dituzte eta.

Zorionez, atzo Manuel Rivasen artikulu bat aurkitu nuen El Paisen, eta, bertan, esaldi bat: "En lugar de camuflarse, Evo Morales va vestido de Evo Morales y al mismo tiempo de presidente electo de una democracia con NBI (Necesidades Básicas Insatisfechas)".

Politikariek itxura hori ematen dute gaur egun: bat eta bakarra direla ematen du, kamuflaje hutsean dabiltza denak. Arropetan, hitzetan eta jokaeretan dute kamuflajea. Eta eskertzen da, noizean behin, euren identitatea jertse batekin edo huipil batekin erakusten duten pertsonak agertzea eszenan. Izan ere, ez dute arrazoirik diotenek Ramona pasamontañas baten atzean ezkutatzen zela: Ramona ez zen ezkutatzen. Erakutsi egiten zen.

gabiria 2006/01/09

Re: Ramona

ZPtista — 2006/01/09 14:34

Ramonaaaaa te quierooooooooooooo. (Estesoren la ramona pechugonaren doinua erabiliz)



Re: Ramona

maite i. — 2006/01/10 04:55

Nik Ramona komandantearen berri Aranbarriren "Zapataren oihana"-ren bidez izan zuen lehenbizi. Pixkat ezagutzen nuela esan dezaket beraz. Ohore bat zu ezagutu izana, komandantea.



Re: Ramona

maite i. — 2006/01/10 04:57

Barkatu akatsa: "Izan nuen" da, noski, ez "izan zuen".



Re: Ramona

metropoliko — 2006/01/10 12:54

kamuflatzea politikarien pekatua da, baina politikariak existitzen ez badira ez dago kamuflajerik. eta politikariak ez dira existitzen norberak nahi ez badu.


gillotinan txikitu nituen nik behinola eta pratapratx! . . . joan ziren.


politikariak, julen. . .


cortazar edukita behar al da politikaririk?


gazteegia ote naiz?



Re: Ramona

metropoliko — 2006/01/10 12:55

by the way. . . .


www.donostialdetik.blogspot.com


badakizu . . .propaganda



Re: Ramona

patxi lurra — 2006/01/16 18:53

"Ahots apalez inork baino ozenago oihukatzeko gai izan zinelako". (Nagore Amondarain, zapatuko egunkarian)


Eder-ederra, Nagore. Ikasteko modukoa, zinez, Ramona andereñoa.



Re: Ramona

Julen — 2006/01/16 19:41

Hemen dago Nagore Amondarainen testua osorik:


Ramona


Inoiz ez beste Mexiko bat zu gabe. Inoiz ez beste Mexiko bat zuekin ez bada. Ester, Ramona eta zapi gorrien atzean ezkutatzen zareten emakumeen faltan ez baitauka zentzurik, ez bailitzateke posible izango beste mundu bat. Lacandonan jaio izanak dakartzan zailtasunak gutxi balira, zer esanik ez emakume jaioz gero. Zer esanik ez hamar urte betetzerako emakume egiten zaituztenean. Zer esanik ez familia oso bati jaten eman behar eta nola eman ez daukazunean. Haurrak gripe batez hiltzen zaizkizunean. Iraultza baten barruan beste iraultza bat egitera behartuta zaudenean. Horregatik geratuko da zure izena maindire hauetan josita. Horregatik eramango zaituzte, munduko alde hartan eta honetan, emakume guztiek beti aldean. Beti gogoan.


San Cristobal de Las Casaseko altxamenduan buru izan zuten komandantea. Mexiko Hiriko Zocaloan, ehun mila pertsonen aurrera beraien hitza eraman zuen emakume ausart hura bezala gogoratuko zaituzte. Baina ez hori bakarrik. Baina ez horregatik soilik. Gogoan izango zaituzte izan zaren txiki horretan gordetzen zenuen indar guztiagatik. Ahots apalez inork baino ozenago oihukatzeko gai izan zinelako. Zapatisten artean, emakumeen eskubideak defenditzeko egindako ahaleginengatik izango zaituzte gogoan. Komunitateetako emakume bakoitzaren altzoan jositako esaldi bakoitzarengatik ez zara desagertuko oihan hartatik.Pauso txikiak izan baitira zuk emandakoak. Urrun ailegatu diren pauso txikiak. Isilpean emandakoak. Isilpean geratuko direnak, ondo ulertu ostean.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema