Lagun batek esan dit...
Mozorrorik gabeko festa (IV)
Bada, Xabier Mendiguren mozorrorik gabe agertzen zaigu liburu honetan, uztailetik uztailera bere blogean egunero idatzitako artikulu hauetan. Mozorrorik gabe eta, beraz, irakurlearen pare-parean. Blogaren fenomenoak hori duelako, batez ere: alde batetik, edonoren esku dagoela idatzi eta argitaratzeko tresna berri hori; bestetik, edonor jar daitekeela idazlearen maila berean edo gorago, seguruenik idazketaren (literaturaren, esan dezagun) historian lehen aldiz.
Re: Mozorrorik gabeko festa (IV)
"aizu!" aldizkariko artikulua ikusi dot, ein dotzuen elkarrizketa, oso interesgarrixe. Orduen, lotsie emotetzune, adibidez, lagun arteko afari baten mundu guztixe zeuri begitsuten egotie da (liburu bat idatzi izanagaitzik)? Egixe esan, lotsatzekoa bai bada, neuretzat izengo zan behintzet jeje.
Asko gustuko dot zure bloga da saiatzen naz al dotenien leiduten, baie denpora gitxi eukiten dot, unixegaitzik da...
Segi idazten Julen!
Re: Mozorrorik gabeko festa (IV)
Aupa Janire,
eta eskerrik asko esandakoengatik.
Lotsa ematen didana hori da, bai: protagonismo domestiko hori. Afariarena adibide bat da, adibide txar bat beharbada. Protagonismo mediatikoak (prentsa, hitzaldiak eta abar) ez dit lotsarik ematen, hori ofizio honen parte da eta ni gustura mugitzen naiz saltsa horietan. Disfrutatu egiten dut gainera.
Baina medioetatik kanpora, protagonismoa ez zait batere gustatzen. Pertsonen artean, pertsona izaten saiatzen naiz, baina konturatzen zara sarritan beste modu batez begiratzen zaituztela, eta ezin dut horrekin. Protagonismo domestikoa da protagonismo motarik absurduena, izan ere.
Baina luzerako emango luke gai honek.