Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2005 Azaroa 15 Komuneko liburutegia
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Komuneko liburutegia

Nire esku balego nire etxea nire gustura diseinatzea, duda barik komunean apalak jarriko nituzke, akristalatuak (humedaderik ez larregi sartzeko), eta apalotan liburuak.

Tronoaren parean, atriltxo bat disimuluan, nonbaiten engantxatuta, indarkuntzan zabiltzanean liburuari eutsi beharrik ez izateko.

Eta komunean, esandako moduan, liburuak. Baina liburuak, komunerako egokiak direnak bakarrik. Gauza jakina baita liburu guztiek ez dutela balio komunerako, baina komunerako balio duten gehienek balio dutela beste lekuetarako, oherako edo sofarako, adibidez. Atal laburrez osatutako liburuak izan behar dute, bestela akabo.

Besteak beste, apal akristalatu horietako batean izango nuke Xabier Mendigurenen "Egunen harian" (Elea). Oso ona da komunerako! Oherako eta sofarako ere bai, baina komunerako itzela, Galeano, Sarrionandia batzuk eta Txiliku izan daitezkeen moduan.

Bost minutuko komun-jardunean ti-ta, konturatu naiz Mendigreenek blogean idatzitako artikuluek, orain paperean jarrita eta urtebeteko distantziarekin, ez dutela indarrik galduko denborarekin: alderantziz, handitu egingo zaie indarra eta balioa.

Serio kalibratzen hasi beharko da, bai, komunean apalak jartzearen ideia hori.

gabiria 2005/11/15

Re: Komuneko liburutegia

leire — 2005/11/15 14:07

Nik ere baditut komunean irakurtzeko liburuak, eta komunean irakurritako batzuk ere bai. Azkueren "Euskalerriaren yakintza I", adibidez.
Poesia ere oso egokia da. Baita hiztegiak ere (niri hiztegiak irakurtzea gustatzen zait!. Zenbait artikulu ere aproposak


Jendeak barre egin izan dit beti holakorik kontatu izan diodanean. Orain esan dezaket saridun idazleen ere zaletasuna ere badela!



Re: Komuneko liburutegia

Jozulin — 2005/11/15 15:29

Ba nik edozer irakurri behar dut komunean, txanpu potoen atzekaldeak ere, ezer hoberik ez badut. Normalean aldizkariz beteta izaten dut bideta eta , aldizka, libururen bat ere badut. Asteotan, adibidez, Ambrose Bierce-ren "El diccionario del diablo" darabilt. Lastima, erosi ondoren enterau nintzen euskaraz argitaratu dutela.
Hau guztia komuneko lanak egiteko arazorik ez baduzu, bestela El Correo Español edota El mundo egunkariak dira egokienak...Lagundu egiten dute.



Re: Komuneko liburutegia

mahen — 2005/11/15 19:22

Nik apalak baditut, kristalezkoak gainera, eta irakurtzeko alez beterik;


“No exponer a más de 50º”
“PH neutro”
“Reafirma, rejuvenece, realza, re….dana.


Atal laburreko idatziak direz hauek, aproposak ezta?


Ala ere beti zeozer hartzen dot komunera joateko, baina nire exigentzia, larritasunaren arabera mugitzen da; zenbat eta larriau, denbora gitxiau zeozer aukeratzeko, kalitatearen garrantzia behera.


Kulturarako ezin hobea da komuna, idazleek irakurtzeko dinozue, baina edozein musikari esango deutzue eskusue dala etxeko akustikarik hoberena dekon gela.


Baita inspirazio iturria da askotan, ezagutzen dut irola baten abestiren bat idatzi duen idazlerik, zeuk be Julen...


Bultza dezagun hametik komunaren alde kulturala, defenda dezagun eskusuaren inspirazio potentziala, gehi gaitezen IROLARIAK!!!!



Re: Komuneko liburutegia

Joxe Aranzabal — 2005/11/15 22:49

Bada nik galdu egin dut ohitura komunean irakurtzeko. Azkenengoz hotel batean izango zen, hoteletako kriseilu horiek ipurtargiak baino eskasagoak izaten baitira. Txikitan bai, banuen joera, baina asko ginenez familian, beti zegoen baten bat estu, txanda eske. Eta horrela, ezin. Komunean irakurtzekotan, lasai irakurri behar da. Beraz, zorte ona opa dizut, Julen, apalak-eta aukeratzerakoan.



Re: Komuneko liburutegia

maite — 2005/11/16 21:27

Komunetako irakurle praktikantea naiz ni ere. Baina ez edozein komunetakoa. Ezin naiz edozein komunetan lasai jarri. Ezin dut. Jartzekotan txukuna behar du izan komunak. Eta jarrita ere, ez naiz edozeinetan egonean gozatzen irakurtzeko kapaz.
Etxeko komunean, ostera, mundial egoten da. Baina komun horretan ez da libururik pilatzen, handik bueltaka ibili arren.
Iraupen laburreko paperak, ostera, bai, sarritan pilatzen dira: periodikoak aldizkariak, fotokopiatutako artikulu edo elkarrizketak… Mendigureni Berriako blogtekan paratutako orrialde bat, "Luma berrien eleak" aldizkarian Iker Zalduak Gabiriari egindako elkarrizketa bat eta Argiako Atxagaren "Laguna" artikuluaren fotokopia ikusten ditut, besteak beste, oraintxe bertan. Eta irakurritakoan ez ditut komuntzulotik behera botako.
Etxeko komuna irakurgela dela esango nuke, ez liburu biltegia.
Komunera batek



Re: Komuneko liburutegia

gorka — 2005/11/16 23:14

Ondo legoke gainera komuneko zeregin bakoitzerako literatura mota bat edukitzea: aforismoak hortzak garbitzeko, ipuinak tronorako...



Re: Komuneko liburutegia

Patxi — 2005/11/16 23:43

Ba ni Jozulin bezelaxe. Besterik ezean, txanpu poteen atzekaldea, eta antzekoak.


Azkenaldi honetan dauzkat:




  • Muy interesante aldizkaria, hiruzpalau ale.
    - Zumarragako trikitixari buruzko liburua, Antziñe Mendizabalek idatzia
    - Joxeantonio Ormazabalen Antonio Bolas liburua...



Eta gaur lagun batek bidali didan ipuia, frexko frexkoa.


Ez, ez ditut ordubeteko saioak egiten komunean. Ze ari zineten pentsatzen?


_



Re: Komuneko liburutegia

arraroa ni ote? — 2005/11/17 22:10

Egia esan, nahiko harrituta utzi naute zuen erantzunek. Txanpuetako letrak eta tontokeria horiek irakurri izan ditut nozbait, baina ez al dakizue komuna kaka egiteko dela? ni behintzat zuzen-zuzen joaten naiz zereginak egitera!



Re: Komuneko liburutegia

Jabi — 2005/11/18 11:37

Etxean Wi-Fia daukadanetik blogak ERE irakurtzen ditut komunean, aldizkari ilustratuez gain. Izan ere, Letek esan zuenez, hor ere ilustratzen gara eta... Itxaron une bat... Joe! papera amaitu zait. Pantailarekin garbitu beharko.



Re: Komuneko liburutegia

jolaus — 2005/12/12 09:08

Jabi, kontutan izanik etxean wi-fia duzula hemen duzu Olentzerori aurtengorako eskatu behar diozuna. Honekin munduko geek guztien artean geekena bihurtuko zara!



Re: Komuneko liburutegia

Sligo — 2005/12/13 18:24

Komuneko liburutegian Berria egunkaria dut. Eta batzuetan irakurtzeko erabiltzen dut...



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema