Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2005 Urria 07 Aingeruak, ezarian
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Aingeruak, ezarian

Gustavo Martin Garzo idazle espainiarraren El lenguaje de las fuentes liburuan, Maria haurdun utzi zuen aingerua agertzen zaio Jose zaharrari. Ez da irudi goxoa, ordea: ez liburuan azaltzen den aingeruarena (izaki kupidagabe eta krudelak baitira Martín Garzoren ikuspuntutik), ezta Joserena ere (beste edozein gizon zaharren antzekoa baita Jose hau, oroitzapenez betea eta barkatzeko asmorik gabekoa).

Gure egunerokotasunean, sarritan aipatzen da aingeruen sexua, ez ordea aingeruen ahotsa. "El lenguaje de las fuentes" irakurri ostean, seguru nengoen ahots gogorrak izango zirena, metalikoak.

Bart jakin dut ezetz, aingeruen ahotsa neskarena dela, inon estorburik egiten ez duena eta, aitzitik, beste behin ere entzuteko irrikaz uzten zaituena. Atzo entzun genuen ahots hori, Bilboko Kafe Antzokian, eta Mireia Otzerinjauregi eibartarrarena da. Itxi begiak eta aingeru bat entzungo duzu, ez dago beste ezer entzuterik.

Gero, jakina, Jabier Muguruzaren ahots beroa dago, eta bere akordeoia, zer esanik ez. Eta, jakina, Angel Unzuren gitarra multikolorea dago, kapaz dena jazzaren mundua edo bossa-novaren mundua edo folkaren mundua edo musiken munduan dauden mundu guztiak helarazteko entzuleari.

Eta hor, albo batean, aingeru bat: eskuan kolorez betetako paleta dauka, ahotsean pintzela. Gitarraren, ahotsaren eta akordeoiaren pasarterik ederrenak azpimarratzen ditu pintzel horrekin, eta entzuleen gainetik pasatzen da ezarian, hotzikara batean.

gabiria 2005/10/07

Re: Aingeruak, ezarian

patxi lurra — 2005/10/09 21:04

Kale egin neban. Jabier Muguruzaren biraz jakin neban Iturriren Harrikaden bidez, eta asmoa baneukan Kafe Antzokira hurbiltzeko. Eta Kafe Antzokian egon nintzan, bai, baina beste affair batzuetan. Azkenean kale.


Biba Jabier eta gora bihotzak!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema