Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2005 Iraila 01 Babel
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Babel

Babes ofizialeko etxebizitza eman diote lagun bati, eta bertara joan da bizitzera.

Duela gutxi etorri zitzaidan, esanez beste zerbait espero zuela. Bazekiela absurdoa zela, garaiak ere aldatu egin direlako, baina beste giro bat espero zuela. Batuagoa edo. "Gure gurasoek etxea erosi zutenean bezala", esan zidan: "denak herrikoak izaten ziren, edo, bestela, denak maila ekonomiko edo sozial berekoak, edo zer dakit nik...", etsita igarri nuen laguna.

Esan zidan gustura dagoela etxe berrian, baina batasuna-edo falta duela. Ez zekiela zertan, baina batasunen bat. Eta etxe hark (eta, akaso, babes ofizialeko etxe batek ere ez) ez daukala batasunik.

Duela egun bi, Euskadi Irratiko Mezularia saioa entzuten nengoela, Parisko etorkin afrikarren etxeen baldintza kaskarrei buruz hasi ziren berbetan, azken asteetan izan diren suteak direla eta. Vanessa Sanchez kazetaria aritu zen horretan. Holako batean, hasi zenean esaten afrikarrei ez dietela babes ofizialeko etxebizitzarik ematen, lapsus batean "babel ofizialeko etxebizitzak" irten zitzaion.

Orduan ulertu nuen, egia osoa argitzen duten lapsus horietako bati esker, lagunaren kezka. Babel ofizial batean bizi da.

gabiria 2005/09/01

Re: Babel

Xabi — 2005/09/05 21:45

Batasunik eza kontuan hartzen badugu, uste dut denok bizi garela Babel handi batean, ez bakarrik zure lagun horrek.


Kuriosoa iruditu zait kazetariak zein eta Vanessa izatea izena ;-)



Re: Babel

Xabi — 2005/09/05 21:47

Ops! Barka beza berorrek eta irakurleok: "zure lagun HORI"



Re: Babel

patxi lurra — 2005/09/07 11:55

Hi, Xabi: Vanessa guztiak EZ dituk bardinak. Vanessa Sánchez beste kontzeptu bat dok, eleganteagoa, euskalduna,...


Oso sentsibilizauta nagok kontu honegaz.



Vanessa

ANE — 2008/02/05 14:53
Elegantea bai, kaletik ikusi nun Vanesa.....zelako lotsa...gainera guapa dala uste du. Horrela zelan izango da kazetari ona, perzepzioa horrekin...

Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema