Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2005 Maiatza 19 Pauma baten moduan puztuta
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Pauma baten moduan puztuta

Gino Bartalik 1931n parte hartu zuen lehenengoz karrera batean, artean 17 urte zituela. Irabazi egin zuen.

Hori gazteen mailan izan zen. Bartalik hanka batekin irabazteko gaitasuna zeukan, baina garai zailak ziren, eta gazte hari dirua eskaintzen hasi zitzaizkion, ez irabaztearen truke. Berak onartu, jakina.

1935ean, profesionaletan debutatu eta gutxira, Milan-San Remo egun bateko karrera handian, tropeletik ihes egin zuen. Eta ihes egiteaz gain, alde handia atera zion tropelari. Gino Bartalik, ziklista ezezagun hark, aukera itzela zuen Milan-San Remo prestigiosoa irabazteko.

Karrera hura, Italiako gehienak bezala, La gazzetta dello sport egunkariak antolatzen zuen, eta egunkarikoak laster konturatu ziren hura ez zela ona eurentzat: ihes eginda zihoan ezezagun hark irabaziz gero, hurrengo egunean ez zuten hainbeste periodiko salduko. Beste kontu bat izango zen, adibidez, Alfredo Bindak irabaztea.

Beraz, Bartali errepidean zihoala, egunkarikoak hurbildu zitzaizkion kotxean eta elkarrizketa egin zioten hantxe bertan. Bartali tranpan jausi zen: "pauma baten moduan puztu nintzen", aitortu zuen gero. Elkarrizketa harekin, ametsak errealitatea baino azkarrago ibili zitzaion, eta erritmoa lasaitu egin zuen, bere burua irabazle ikusita. Tropelak laster irentsi zuen.

Ondo ikasi zuen lezioa. Handik aurrera ez zitzaion horrelakorik gertatu, eta urte hartan bertan Euskal Herriko Itzulia irabazi zuen, baina hori beste egunen batean kontatuko dugu.

gabiria 2005/05/19

Re: Pauma baten moduan puztuta

satortzulo — 2005/05/19 09:08

istori polita, orain irakurrita grazia egiten digu, baina bartaliri ez zion halakorik egingo bere garaian
behin berriro errealitateak fikzioa gainditu egiten du, italiar filma bateko pasartea dirudi



Re: Pauma baten moduan puztuta

Xabito — 2005/05/19 10:53

Konturatu zara, Julen, zelan gaur egun "periodiko" (edo dena delako) gehiago saltzeko txirrindularitzaren erroetara jotzen den? Aurten, Giroko antolatzaileei bururatu zaie lasterketari bizitasuna emateko asfaltatu bako kaminoa duen mendatea jartzea ideia ona dela, eta halaxe egin dute. Ez dakit nik ez ote dabiltzan Bartaliren garaian Giroak zuen xarma berreskuratu guran...


Ondo segi!



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema