Lagun batek esan dit...
Poltsikoak euriz beteta
Jendea kexu da, aste honetako euri zaparradak direla eta.
Bart iluntzean, Andoni Aizpuru ikusi nuen eguraldiaren berri ematen. Esaera zahar bat ere eman zuen, maiatzeko euriaren gainean:
Maiatzeko euria,
urria baino hobia,
urte osoko ogia
Gaur ez gara bizi lurrari hain lotuta. Gaur ez zaigu iruditzen maiatzeko euria urrea baino hobea denik, ogia urte osoan dugulako etxepeko panaderian, zentimo batzuen truke. Euri zein sikate, ogia ziurtatuta dugu. Aspaldi altxatu genituen hankak lurretik, jada ez ditugu oinak zikintzen, eta umeei ez zaie azazkalen artean lurrik sartzen. Aspaldi urrundu gara lurretik. Esan zigutenetik ekaitzen kontrako lekurik seguruena kotxe barrua dela, hortxe bizi gara, kotxe barruan, lurretik metro erdira eroso jarrita, ziztuan.
Eta gogoratu naiz Botswanarekin. Afrikako hegoaldeko herrialde horretan, maiatzean eta beste edonoiz, euria urrea da, eta badakite. Euria bizi-iturria da, oinak lurrean dituztelako eta ez dutelako panaderiarik etxepean. Ez izateagatik, ez dute etxeperik ere. Nahikoa dute, etxea badute.
Botswanan izen polita jarri zioten euren monetari, eta oraindik ere izen bera dauka: pula deitzen da, "euri-ura" hango hizkuntzan. Euroa ehun euro-zentimo diren moduan, pula ere ehun unitatetan dago banatuta: thebe deitzen zaio unitate horietako bakoitzari: "euri-tanta", alegia.
Botswanan, norbaiti diru apur bat ematen diozunean, euri apur batez ari zara betetzen bere poltsikoak, urre apur batez.
Re: Poltsikoak euriz beteta
Aupa, Julen
Oso politta kontau dozuna!
Neri neuri eurixa gustatzen jata. Eta euri osteko zelaixak gehixago. Berdia iñoiz baiño berdiagua da.
Gustoko ez daken hórrek gero Euskal Herri berdia eskatuko dabe. Baiña asturianuak esaten dabenez: "Asturias no es verde por casualidad".
Gaiñera, eurixa eguskixa baiño poetikuagua dala uste dot.
Ezin izango nintzake euri gitxi egitten daben lurralde baten!
Sasoi bakotxari beria! eta udabarrixa eurixa tokatzen da hamen.
Re: Poltsikoak euriz beteta
Oso polita Bostwanako kontua, gizakiok ez daukagunari ikusten deutsagu balioa, baina badaukagunean...
Neuk askotan pentsau dot ea larreen berdetasun bako leku batean luzartoan biziteko gai zango ete nintzan, eta beti esaten deutsat ezetz neure buruari. Beharbada hortxe topau ahal dogu euskaldun batzuok oraindino daukagun lurragazko "atxikimendu" hori, arrasto txiki bat sikieran.
Baina kontuz, Euskal Herri osoa berdea ez da-eta.
Re: Poltsikoak euriz beteta
"Refranes y sentencias"en:
552. Maiaz ozac dacaz pozac.
Re: Poltsikoak euriz beteta
Kaixo Vanessa dut izena, baina ez naiz galtza estu eta txixia agerian dudala ibiltzen. "Barrenkale" bezalako artikuluak asko gustatu zaizkit. Nire ustez gizarteak izugarrizko sexu-grina sartu digu gazteoi, eta zuri ere bai.
Hurrengo larunbat gauean galtzak estu-estu ditudala aterako naiz, txilborra aidean baina piercing-ik gabe. Betaurrekodun pitoberoen bila.
Muxu potolo bat zuretzako
Vanessa
Re: Poltsikoak euriz beteta
Gaur be (e)z goaz ohera
ikasi ez dugula
Ehun "thebe"-ko poltsa
Bostwanan da "pula"
Euria euroa bada
ura ardo dala
azken honi erderaz
zaio "vaya bola!"
euritik zein eurotik
ekin bota ahalan
Re: Poltsikoak euriz beteta
Gaur be (e)z goaz ohera
ikasi ez dugula//
Ehun "thebe"-ko poltsa
Bostwanan da "pula"//
Euria euroa bada
ura ardo dala//
azken honi erderaz
zaio "vaya bola!"//
euritik zein eurotik
ekin bota ahalan//