Lagun batek esan dit...
Portaleko giltza
Gernikako Bgbiz aldizkarian irakurria, kaleko inkestan:
Galdera: Udabarrian odola berotzen jatzu?
Dolores Ruiz Sagasti, 83 urte, aspaldiko garaiak gogoratuz:
Orduen domekatan pasilekuen eitten gendun jantzan, musika bandie egoten zan eta. Praka zuridun beraniantiek gustetan jakuzen, trenien Busturittik etorten zien mutil elegantiek. Akordetan naz, hareetako bategaz agarraue jantzan ibili nintzela behin, eta zeozer igerri neban hanka artien. Pregunteu ein notson, "zer dekozu hor ba"?, "Portaleko giltze" esaban, eta nik pregunteu notson "ene! Artieko kastiloan bizi zara ala?".
Re: Portaleko giltza
mundiala benetan, julen, dokumentu hau
(jakin in bihar benetakua dan edo ez, baina bueno)
kurioxoa da toki guzietan kanpotarrak gustukoago izate hori, urrutiko intxaurrak hamalau...
nere amonak, bera zarauzkoa da, beti kontatzen du gazte garaian azpeitiar neskak, beraniantiak, besotik zintzilik kartera zutela etortze zirala, "de cartera" esaten du berak, ta mutil guztiak txora-txora eginda ibiltze ziala, ta beraiek amorrazten noski, ta gero gehitzen dizu: azpeitiar neskie, mojie eo putie
baita kontatze du, gerra garaian, alemaniar pilotuak egon zirala herriko hotel batian, altuak, ilehoriak... ta neska danak txora-txora eginda ibili zirala (beharbada hauek izan ziran durango ta gernika bonbardatu zutenak, ta bitartian beste parte batian...)
Re: Portaleko giltza
satorzulok aipatu azkenaz ipuina idatzi zeuen Xabier Montoiak " Gasteizko hondartzak" liburuen. Niri, ostera, egundo ikusi bako gauzekiko izaten dogun lilureak baino andratxuaren bat-bateko erantzune guste jata. Txiste ironiko hori, etorri hori. Baten baino gehiagotan paseu jaku lagun artean egon eta txistea konteu gura dauenak esatea "erderaz kontekot, bale? eske euskeraz ez deko grazirik"
Baserriegaz batera galduten gabizen hizkerea da. Lertxundik be horretaz idatzi deu gaurko zutabea.
Re: Portaleko giltza
Niri be horrek emon eustan atentzinue, txiste horrek. Denporagaz asmatutako kontue izengo dala pentsetan dot, edo igual bai, igual kapaz izen zan momentuen holako erantzun bat pentsetako. Niri be itzela iruditzen jat zaharrek askotan eukiten daben erantzunerako gaitasun bizi hori, eta euskeraz klaro, euren bizitza ardazten dauen hizkuntzan.
Satortzulok dinoana be kontu polite da. Oso pasadizo sinpatikue da Azpeitiko neskena.
Hemen Gotzonek aitatu dauen artikulue, Anjel Lertxundina:
Goldatzen
Gustukoa dut hitzen peskizan ibiltzea Orotariko euskal hiztegia-n. Ez naiz, ordea, golde, kaiku eta iltze zaharrak biltzen dituen etnologo baten gisa ibiltzen. Golde zahar batek garai jakin bateko teknikak, lana, mundua ezagutzeko balio dit. Eta baita mundu hori izendatzen zuten hitzak ezagutzeko ere. Diderot-ek zioen: «Herri baten ezagutzen Biblia fidel samarra da hiztegia; garai desberdinetako hiztegiari soilik erreparaturik, herri horrek izan duen bilakabideaz ohartzen gara». Baina gaur ez gara goldatzen hasiko erromatarren golde batekin.
Halatan ere: goldea eta lera bereizten ez dakien idazle kalekume batek poto-poto bota dezake literatura «letren goldaketa» dela. Eta denok dakigun arren nolakoa den literaturaren eragina gizartearen goldaketan (itsasoa goldatzearen antzekoa), letrak behar ditugu, zaharrak zein berriak, mundu hobeago bat egin eta izendatzeko.