Lagun batek esan dit...
Apirila Santutxun
Letrak pozik dabiltza Santutxun, apirila heldu eta euren inguruko ekitaldiak ugaldu direla eta:
- Bihar, apirilaren 13an, 20:00etan, Joxe Aranzabal egongo da berbetan Txurdinagako AEK euskaltegian, Medikuak esan dit minbizia dudala liburua hizpide hartuta.
- Apirilaren 27an, 20:00etan, hileko azken asteazken guztietan bezala, Irakurlearen Tartea izango dugu Txurdinagako AEK euskaltegian. Oraingoan, ipuin liburu bat: Hamabost zauri. Eta liburuaren idazlea, Karmele Jaio gasteiztarra, gure artean izango da, zelan ez.
- Apirilaren 29an, 20:00etan, antzerkia eta literatura eskutik etorriko zaizkigu: Henry Bengoa inventarium, Kandido Urangak antzeztutako bakarrizketa. Santa Martan (Karmelo ikastola, Karmeloko eskaileretan).
Re: Apirila Santutxun
Apirila Galdakaon:
Galdakaon ere baditugu hitzaldiak.
Esan gabe doa, irakurle, gonbidatuta zaudela.
Re: Apirila Santutxun
Jozulin
Galdakaokoak nok antolatzen dauz?
Ondo ibili
Re: Apirila Santutxun
Eup!
Nik geureaz baino ezin dizut esan. Guk Udal Euskaltegian hiru hilabetean behin edo antolatzen ditugun ekintzen barruan sartuko genuen Julenen hitzaldia baina, udaletxekoekin berbaz, sortu zen herriari zabaltzeko aukera eta "IDAZTEN ETA BERBETAN" ekimenaren barruan sartzeko aukera. Hemen daukazu Galdakaoko Udalaren webgunean dioena:
Hamabost euskal idazle euskal literatura eta sorkuntza lanaz arituko dira Galdakaon
2005/04/11
Galdakaoko Udalaren Euskara Zerbitzuak jarduera-egutegia programatu du euskal literatura eta idazleen mundua herriko ikastetxe, euskaltegi, ludoteka eta Helduen Hezkuntza Iraunkorreko Zentrora hurbiltzeko. Ekimen hau Galdakaon abian jarritako Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan dago.
Guztira hamabost idazlek hasiera emango diote ostegun honetan, hilaren 14a, euskal bibliografiaren alderdi desberdinak azaltzeko ibilbideari. Hitzaldi irekiak izatea nahi da, bertan ikasleek literaturaren eta idazle bakoitzaren sorkuntza-lanaren alderdi konkretuetaz galderak egin ditzaten.
Elexaldeko Institutua ostegun honetan irekiko da, 10:20etik hasita, Julen Gabiria idazlearen eskutik, eta programa-egutegia osatuz joango da maiatzera arte beste idazle batzurekin, hala nola, Isabel Mollet, Doroteo Zobaran, Pello Añorga, Jon Arretxe, Inazio Mujika, José Mari Iturralde, Juan Cruz Igerabide, Patxi Zubizarreta, Xabier Mendiguren, Jasone Osoro, Edorta Jiménez, Iñaki Carretero eta Alaitz Muro.
Re: Apirila Santutxun
Esker aunitz
Re: Apirila Santutxun
Orain dela egun batzuk Karmelo Ikastolak antolatzen dituen ekitaldien artean gaur (apirilaren 20a, eguastena) 'Euskara sencilloaren manifestua'ren emanaldi bat zegoela entzun nuen, baina ez dut inondik topatzen ordua eta leku zehatza. Ba al dakizue ezer?
Re: Apirila Santutxun
Berria eta Garako agendetan ez dator ezer
Re: Apirila Santutxun
Bai, hor begiratu egin dut, baita Karmelo ikastolaren webgunean, baina ez jata argi geratzen.
Ez dut itsu-itsuan joan gura.
Re: Apirila Santutxun
Ez da gaur; bihar, eguena, arrastiko 17:30etan Solokoetxen.
Re: Apirila Santutxun
Eskerrik asko. Egunaz okertu naiz.