Hemen zaude: Hasiera Blogak Lagun batek esan dit... Artxiboa 2005 Otsaila 15 Lur bat haratago
Dokumentu Akzioak

Lagun batek esan dit...

Lur bat haratago

Ilusio zaharrez, indar berriz, mexikar beltzaranak muga pasatu du gauez eta isilpean, inork ikusi barik.

Alanbre-hesi baten azpitik pasatu da lehenengo. Gero erreka batean busti du bizkarra. Ilea ere busti zaio bide batez, eta beltzaranago geratu da, lokaztuago, lupeztuago. Horma bat igo du gero eta, berriro, alanbre-hesi bat aurkitu du azkenean, ia goizaldea zenean jada.

Momentu batez pentsatu du hasierako hesia zela, alferrik egin duela ihes, berriro Mexikora sartzeko, AEBetara sartu beharrean.

Baina ez. Ez da alanbre-hesi bera izan: oraingoa gainetik pasatu behar izan du.

Goizaldean, askatasunaren lurraldean, poliziek harrapatu egin dute. Urrunean hiri bat ikus zezakeen, baina badaki laster bidaliko dutela atzera Mexikora.

Telebista bateko kamera ere han zegoela ikusi du orduan. Etorkina, joankina, gizaki baino gizakina zen hark zuzen begiratu du kamerara, eta irribarre egin du. Gero, patxada galdu barik, galdetu du:

-Eta hau... ze kanaletan irtengo da?

gabiria 2005/02/15

Re: Lur bat haratago

Olegario — 2005/02/15 18:53

Nik atzo ikusi nuen mexikarra. AEBtara sartzea lortu ez eta Bilbo Cityra etorri da antza.


Mallonako galtzadetan gora nihoan eta urrunean ikusi nuen, beherantz, nigana. Ikaragarri harritu ninduen: egunkari bat irakurtzen zetorren.


Bururatu zitzaidan ez nuela sekula ikusi kaletik gero eta ugariagoak diren etorkinetako bat berripapera eskuan. Eta bururatu zitzaidan ez zela izango haiek nahi ez zutelako, ezpada guk kondenatu eta kondenatzen ditugulako kulturarik ez jasotzera, errealitateaz interesik ez izatera eta beste hamasei gauzatara.


Gauzok pentsatzerako aurrez aurre neukan mexikarra.


Egunkaria "marka" zen.



Erantzuna gehitu

Beheko formularioa betez erantzun bat utzi dezakezu

(Beharrezkoa)
Esaiguzu zure izena
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
(Beharrezkoa)
Erantzun galderari aurrera jarraitzeko:

Zenbat dira hiru gehi bi? (idatzi zenbakiekin)

Julen Gabiria

Ostiralez jaio nintzen, neguan eta arratsaldean, Estokolmo Sindromea lehenengoz agertu zen urtean. Geroztik, neguko ostiral arratsaldeen beharra izaten dut, batez ere udaberriko astelehen goizetan.

Azken erantzunak
bideoklipa 38gradu@gmail.com, 2008/11/02
Angel Zalaieta mirentz, 2008/02/28
Vanessa ANE, 2008/02/05
Etiketa lainoa
Akordatzen Belarriak erne Berbak Bertan Bilbo Deialdiak Hara-honakoak Hitz-korapiloak Lurrekoak Musika Paperetik birziklatuta Ziklismoa eibar zinema